Mundua -

Inoizko operaziorik handiena

Hainbat bandatako 1.400 kide atxilotu dituzte AEBn, operazio handi batean

Atxiloketak sei astetan egin dituzte, eta droga, pertsona eta armekin trafikatzea, gizahilketa eta pertsonekin trafikatzea prostituzioan behartzeko asmoz leporatu diete.

Atxilotuetako 933 estatubatuarrak ziren. Argazkia: EFE
Atxilotuetako 933 estatubatuarrak ziren. Argazkia: EFE
Atxilotuetako 933 estatubatuarrak ziren. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken sei asteetan, zenbait gaizkile-taldeko ia 1.400 kide atxilotu dituzte AEBn, Segurtasun Nazionaleko Departamentuak (DHS) inoiz egindako operaziorik handienean, hango Gobernuak atzo, osteguna, jakitera eman zuenez.

Zehatz-mehatz, 1.378 izan dira martxoaren 26 eta maiatzaren 6a bitartean atxilotutako lagunak, Estatu Batuetako zenbait estatutan, droga, pertsona eta armekin trafikatzea, gizahilketa eta pertsonekin trafikatzea prostituzioan behartzeko asmoz leporatuta, DHSen arabera.

"Bandak arriskutsuak dira gure komunitateen segurtasunerako, hiri handietan ez ezik, landa guneetan ere", esan zuen Thomas Goman Immigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuko zuzendariak, Washingtonen egindako prentsaurreko batean.

1.378 atxilotuetatik, 933 estatubatuarrak ziren eta 445 Hego Amerikatik, Zentro Amerikatik, Asiatik, Afrikatik, Europatik eta Karibetik etorritakoak.

Operazioan atzemandako armetako batzuk. Argazkia: EFE

Operazioan atzemandako armetako batzuk. Argazkia: EFE

Zehatz-mehatz, gehienak (249) mexikarrak ziren, ondoren Salvadorreko 72, Honduraseko 63, Guatemalako 19, Errepublika Dominikarreko 10, Kubako 4, Ekuadorreko 3, Costa Ricako 3, eta Kolonbiako eta Nikaraguako hiruna pertsona zenbatu dituzte. Gainerakoak, Brasil, Mauritania, Laos eta Jamaika herrialdeetan, besteak beste, jaiotakoak dira.

Segurtasun Nazionaleko Departamentuaren hitzetan, 1.378 atxilotuetatik 1.095ek zenbait banda edo gaizkile-taldeko kideak izatea deklaratu zuten; Bloods bandako 137, Sureños taldeko 118, Mara Salvatrucha taldeko 104 eta Crips bandako 104 kide atxilotu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Mexiko albisteak Eguneko albisteak Kubako albisteak Kolonbiako albisteak gaur Ekuador albisteak Guatemala azken ordukoa Costa Rica gaur Honduras