Mundua -

Bisita ofiziala

Macronek enplegua sortzeko erreformak hitzeman dizkio Merkeli

Alemaniako kantzilerrak esan du beharrezkoa dela "ibilbide orri bat" jarraitzea "gauetik egunera" egin ezin diren proiektuak aurrera eramateko.

Macron eta Merkel, gaur. Argazkia: Efe
Macron eta Merkel, gaur. Argazkia: Efe
Macron eta Merkel, gaur. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emanuel Macron Frantziako presidenteak esan du enplegua sortzeko "beharrezko erreformak egiteko" asmoa duela, eta horixe egingo duela hitzeman dio Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari.

"Eraginkorragoak izan behar dugu", adierazi du Macronek Berlinen kantzilerrarekin egindako bileraren ostean. Kargua hartu eta lehenengo bidaia ofiziala izan da, Frantzia-Alemania ardatzeko agintarien artean ohikoa denez.

Macronek aitortu du "oso zeregin zaila" duela aurrean, Frantzia baita, bere esanetan, "Europar Batasuneko herrialde handi bakarra langabeziaren arazoari aurre egiteko gai izan ez dena".

Merkelek, bestalde, eskerrak eman dizkio presidenteari atzerrira egindako lehenengo bidaian Berlinera joan delako, duten "harreman bereziaren" erakusgarri.

Alemaniako kantzilerrak esan du beharrezkoa dela "ibilbide orri bat" jarraitzea "gauetik egunera" egin ezin diren proiektuak aurrera eramateko.

Merkelek begi onez jo ditu Macronen proposamenak, merkataritza akordioetan elkarrekikotasun irizpideak sartzea tarteko. Horren bitartez, produktu europarrak babestu nahi dituzte kanpoko herrialdeetatik etorritakoengandik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania argazkiak Frantzia Angela Merkel argazkiak Eguneko albisteak Macron azken ordukoa