Mundua -

Gerra Sirian

Milaka preso hil eta erre izana egotzi diote AEBk Siriako erregimenari

Washingtonen arabera, Bachar al Asaden erregimenak egunero 50 bat preso urkatzen ditu eta ondoren gorpuak erre egiten dituzte, sarraskia ezkutatzeko.

Siriako espetxe bat. Artxiboko argazkia
Siriako espetxe bat. Artxiboko argazkia
Siriako espetxe bat. Artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka preso hil eta erre izana leporatu diote Ameriketako Estatu Batuek Bachar al Asaden erregimenari eta hori baieztatzeko frogak badituztela azpimarratu dute.

Stuart Jones Ekialde Hurbileko gaietarako Estatu departamentuko idazkariaren ondokoak azaldu duenez, Damasko kanpoaldeko espetxe baten ondoan errausketa-labe bat eraiki dute, hiltzen dituzten presoen gorpuak erre eta horrela sarraskiaren frogak desagerrarazteko. Eraikin horren argazkiak dituztela erantsi du Jonesek.

Horrenbestez, AEBen ordezkaria Errusiari –Siriaren aliatua- zuzendu zaio eta Bachar al Asaden gaineko presioa areagotu dezala eskatu dio, “sarraski hauen aurrean erantzun dezan”.

Presoak urkatzea eta gorpuak desagerraraztea gerra krimena dela gogoratu du, Genevako Itunari aipu eginez.

Jonesen esanetan, Bachar al Asadek baimendu ditu legez kanpoko exekuzio horiek eta gogora ekarri du Amnistia Internazionalak urte hasieran egin zuen salaketa: 13.000 preso hil dituztela jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gaurko azken ordukoa Siria