Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Hildako bat eta 22 zauritu auto batek harrapatuta, New Yorken

Gertakaria jendez beteta zegoen Times Square plazan jazo da. Ibilgailuaren gidaria atxilotu egin dute. Ez da atentatua izan.

Auto batek hainbat lagun harrapatu ditu New Yorkeko Times Square plazan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek hainbat lagun harrapatu ditu New Yorkeko (AEB) Times Square plazan. Gutxienez, pertsona bat hil da eta beste 22 zaurituta daude.

Ibilgailua abiadura handian sartu da jendez gainezka zegoen plaza ezagunean. Autoaren gidaria atxilotu egin dute. Antza, mozkortuta zihoan.

Harrapaketaren egilea 26 urteko estatubatuar bat da, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik aurrekariak dituena.

Segurtasun neurri handiak hartu dituzte gune horretan, AEBetan atentatu arriskuagatik alerta egoeran daudelako. Nolanahi ere, agintariek baztertu egin dute erasoaren hipotesia.

Autoa Times Square New York EFE

(Horrela geratu da autoa, hainbat lagun harrapatu ostean. Argazkia: EFE)

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea New York Ameriketako Estatu Batuak Gaurko azken orduko albistea