Mundua -

Brasil

Brasilgo Gorenak onartu egin du Temer presidentea ustelkeriagatik ikertzea

Egun espetxean dagoen diputatu ohi baten isiltasuna erosten saiatzea egotzi diote presidenteari. "Ez dut uko egingo eta gertatutakoa guztiz argitzea eskatzen dut", esan du Temerrek.

Michel Temer Brasilgo presidentea, agerraldian. Argazkia: EFE
Michel Temer Brasilgo presidentea, agerraldian. Argazkia: EFE
Temerrek ez du dimisioa emango Brasilen, ikerketa zabalik izan arren

1:07

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brasilgo Auzitegi Gorenak baimena eman du Michel Temer herrialdeko presidentea ikertzeko, ustelkeria egotzita.

Edson Facin Petrobas auziko instrukzio-epaileak argi berdea eman dio Errepublikako Fiskaltza Nagusiak egindako eskaerari, eta, ondorioz, Temer inputatu egin dute, Lava Jato auziaren baitan.

O Globo egunkariaren arabera, Joesley Batista enpresaburuak grabatu egin zuen Temerren solasaldi bat, eta, horretan, presidenteak oniritzia eman zion egun espetxean dagoen Eduardo Cunha Diputatuen Kongresuko presidente ohiaren isiltasuna erosteari.

Bere aldetik, Michel Temer presidente brasildarrak ukatu egin du dimisioa emango duela, oposizioak eta bere talde politikoko zenbait sektorek eskatu bezala.

"Ez dut uko egingo. Berriz diot. Ez dut uko egingo eta gertatutakoa guztiz argitzea eskatzen dut", esan du Temerrek Planalto Presidentetza Jauregitik egindako agerraldi batean, nazioari zuzenduta. Gainera, errugabea dela erakutsiko du, ziurtatu duenez.

"Oso argi utzi nahi dut nire Gobernuak inoizko unerik onena eta txarrena bizi izan duela aste honetan", esan du presidenteak. "Onena", Temerren esanetan, "inflazioaren adierazleek behera egin" dutenean, eta "hazkundea (ekonomikoa) bueltatu eta enplegua sortu" denean gertatu da.

Milaka eta milaka lagunek eskatu dute Temerrek dimitzea. Argazkia: EFE

Milaka eta milaka lagun Brasilen, Temerren aurka. Argazkia: EFE

Kaleak, lepo

Milaka lagunek kaleak hartu dituzte, gutxienez hamar bat hiritan, Michel Temerren Gobernuaren aurka egiteko.

Sare sozialen bidez deitu dituzte manifestazioak sozietate zibilaren zenbait organizaziok, eta Temerren Gobernua desegin eta hauteskunde orokorrak deitzeko eskatu dute.

Bi ministrok dimititu dute

Roberto Freire Brasilgo Kultura ministroak eta Bruno Araujo Hirietako ministroak dimisioa eman dute, presidentearen ustelkeria kasuak azaleratu ostean.

Freirek dimisioa aurkeztu zuen presidentearen aurkako akusazioak ezagutu eta gero.

Temer, nazioari zuzendutako agerraldian. Argazkia: EFE

Temer, nazioari zuzendutako agerraldian. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken orduko albistea Brasil Latinoamerika