Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Assange: 'Zazpi urte atxilotuta egon ostean, ez dut barkatzen eta ahazten'

Mundua

Londres

Assange: 'Zazpi urte atxilotuta egon ostean, ez dut barkatzen eta ahazten'

agentziak | erredakzioa

2017/05/19

"Zazpi urtez atxilotuta kargurik gabe nire seme-alabak hazten eta nire izena difamatzen zen bitartean. Ez dut barkatzen eta ahazten", adierazi du Wikileaksen sortzaileak.

1:52
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Julian Assange WikiLeaksen sortzaileak Twitter bidez esan du ez duela "barkatzen eta ahazten", Suediako Fiskaltzak bere kontra abian jarritako bortxaketaren ikerketa itxi ondoren.

"Zazpi urtez atxilotuta kargurik gabe nire seme-alabak hazten eta nire izena difamatzen zen bitartean. Ez dut barkatzen eta ahazten", adierazi du kazetari australiarrak sare sozialen bitartez.

 

 

Ekintzaileak mezu horixe zabaldu du Suediako Fiskaltzak ikerketan aurrera egiteko eta Suediara estraditatzeko arazoengatik auzia bertan behera utzi eta gero.

Assange 2012ko ekainean sartu zen Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan, Suediako agintarien esku utz ez zezaten. 2010ean herrialde hartan ustez egindako sexu delitu batzuengatik galdekatu nahi zuten Suedian.

Ezustean, Fiskaltzak duela zazpi urte ireki zuen ikerketa itxi duela iragarri du, beraz, bertan behera geratu da Assange atxilotzeko nazioarteko agindua. Gainera, Chelsea Manning Wikileaksen lehenengo iturri handia libre geratzearekin batera etorri da Fiskaltzaren erabakia.

Hala eta guztiz ere, Scotland Yardek prentsa-ohar batean azaldu du Londresko auzitegiek emandako atxilotzeko agindua bete beharra dutela.

Horren aurrean, Assangeren defentsak uste du Suediako Fiskaltzaren erabakiarekin Londreseko enbaxadatik atera ahalko dela Wikileaksen sortzailea.

"Erabateko garaipena da Julian Assangerentzat. Enbaxada uzteko askatasun osoa du. Assange auzian irabazi egin dugu. Pozik eta lasaituta dago, baina horrenbeste denbora igaro izana kritikatu du", adierazi du Per E. Samuelsson abokatuak Suediako irrati publikoan.

Baina Samuelssonek argitu du ez dakiela kazetaria noiz aterako den enbaxadatik, nahiz eta Suediak "jada ezingo duen horretarako oztoporik jarri".

Assangek beti esan du enbaxadatik ateraz gero AEBren esku uzteko arriskua izango lukeela, bertako Gobernuari buruzko filtrazioengatik auzitegi militar batean deklaratzeko.

Ekuadorreko Gobernuak

Ekuadorreko Gobernuak berretsi du indarrean dagoela Wikileaksen sortzailearen asiloa.

Guillaume Long Ekuadorreko kantzilerrak prentsaurrekoa eman du, eta Erresuma Batuari eskatu dio Assangeri Ekuadorrera bidaiatzen uztea, horretarako baimena eman diezaiola, alegia.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena