Mundua -

Bisita ofiziala

Trump eta Saudi Arabiako erregea bildu dira haien aliantza sendotzeko asmoz

380.000 milioi dolarreko kostua izango duten akordioak sinatuko dituzte bi buruzagiek, xede izanik elkarri laguntza militarra eskaintzea.

Donald Trump AEBko presidentea eta Saudi Arabiako presidentea. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentea eta Saudi Arabiako presidentea. Argazkia: EFE
Atzerrirako lehen bidaia Saudi Arabian hasi du

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Amerikako Estatu Batuetako presidentea eta Salman bin Abdulaziz Saudi Arabiako presidentea batzartu dira larunbat honetan Al Yamama Jauregian, Riaden, haien arteko aliantza estrategikoaren eta terrorismoaren aurkako borrokaren inguruan eztabaidatzeko helburuz.

Aurreikusita dagoenez, 380.000 milioi dolarreko kostua izango duten akordioak sinatuko dituzte bi buruzagiek, xede izanik elkarri laguntza militarra eskaintzea.

Washingtonen arabera, defentsa-talde eta zerbitzu horiek "Saudi Arabiaren segurtasuna bermatuko dute epe luzera, iraniarren mehatxuen aurrean, eta eskualde hartan terrorismoaren aurkako operazioen gaitasuna handituko dute, AEBren esku-hartzea arinduta".

Nazioartean egindako bidaia ofizialaren lehenengo herrialdea izan da Saudi Arabia. Ondoren, Israelen, Palestinan, Vatikanoan, Bruselan eta Sizilian izango da.

Gainera, Saudi Arabiak, Kuwaitek, Arabiar Emirerri Batuek, Bareinek, Catarrek eta Omanek osatutako Golkoko Lankidetzarako Batzordearen topaketa batean parte hartuko du Trumpek igande honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak Trump gaur Saudi Arabia