Mundua -

AEB

Ekialde Hurbilean bakea lortzeko aukera dagoela esan du Trumpek

Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Israelera iritsi da, Ekialde Hurbilean egiten ari den bidaian.

Donald Trump AEBera egiten ari den bidaian. EFE
Donald Trump AEBera egiten ari den bidaian. EFE
Donald Trump AEBera egiten ari den bidaian. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekialde Hurbilean "egonkortasuna berreskuratu eta terrorismoa garaitzeko" aukera paregabea dagoela adierazi du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak, Israelen egiten ari den bidaian.

Reuven Rivlin Israelgo presidenteak eta Benjamin Netanyahu lehen ministroak egin diote harrera Trumpi Tel Aviveko aireportuan, urtarrilaren 20an agintea hartu zuenetik herrialde horretara egin duen lehen bisitan.

AEB eta Israel batzen dituen harreman apurtezina dela nabarmendu du, eta Saudi Arabian egindako bileretan itxaropena izateko arrazoiak aurkitu dituela aipatu du.

Aurreikusitakoaren arabera, Netanyahurekin eta Mahmud Abbas presidente palestinarrarekin bakarka bilduko da. Bestalde, Rex Tillerson AEBko Estatu idazkariaren esanetan, presidente estatubatuarra Ekialde Hurbilean bakea lortzen saiatuko da, baldin eta buruzagi israeldarrek eta palestinarrek prozesuan serio parte hartzeko jarrera erakusten badute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Albisteak Donald Trump Israel albisteak Ekialde Hurbileko albisteak Netanyahu, Israelgo lehen ministroa