Mundua -

atentatua

Estatu Islamikoak Manchesterreko atentatua aldarrikatu du, bideo batean

Oraindik ezin izan dute ehuneko ehunean baieztatu bideoa benetakoa dela. Bertan, kaputxadun gizon bat ikus daiteke eta "hau hasiera bakarrik" ez dela esaten du.

Adituak Manchester Arenaren inguruetan. Argazkia: EFE
Adituak Manchester Arenaren inguruetan. Argazkia: EFE
Estatu Islamikoak aldarrikatu du Manchesterreko atentatua

1:47

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaputxadun gizon batek Manchesterren izandako atentatua aldarrikatu du Estatu Islamikoaren izenean eta "hau hasiera besterik ez" dela ziurtatu du, Abdallah Rami mugimendu jihadistetan adituak zabaldu duen bideo batean.

Bideoak 16 segundo ditu eta, bertan, EIaren bandera atzean duen gizon bat ageri da, ingelesez hitz egiten du eta, adierazten duenez, "Estatu Islamikoaren lehoiak gurutzatu guztiei eraso egiten hasi zaizkie" (jihadistentzat gurutzatuak kristauak dira).

Mezuaren amaieran, kartel bat erakusten du eta "Manchester 22-05-2017" eta, ondoren, "Alahu Akbar" (Jaungoikoa handia da) irakur daiteke.

"Alaren izenean, bera errukitsua eta gupidatsua da, hau hasiera besterik ez da: Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoaren lehoiak gurutzatu guztiei eraso egiten hasi zaizkie. Alahu Akbar. Alahu Akbar", esan du kaputxadunak.

Oraindik ezin izan dute baieztatu bideoa benetakoa dela. Edonola ere, ez da Estatu Islamikoak erabili ohi duen formatuetako bat atentatuak aldarrikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Estatu Islamikoa Jihadismoa Gaurko azken orduko albistea Londres