Mundua -

eskubideak

Taiwan izango da homosexualen ezkontza onartuko duen lehen herrialdea Asian

Justizia taiwandarrak sexu bereko pertsonen arteko ezkontza legezko egitea agindu du eta, horretarako, bi urteko epea izango du gehienez Exekutiboak egiteko.

Argazkia: CHAINLESS PHOTOGRAPHY
LGTBI
Argazkia: CHAINLESS PHOTOGRAPHY

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 

Taiwango Justizia Auzitegi Gorenak Konstituziotik kanpo utzi du sexu bereko pertsonen arteko ezkontza debekatzen zuen legea eta legeztatzeko agindu du, homosexualen arteko ezkontza onartuko duen Asiako lehen herrialdean bihurtuta.

Egun indarrean sexu bereko pertsonen arteko ezkontza debekatzen duen legea Konstituzioaren aurkakoa da eta bi urteko epea izango dute legegileek aldatzeko, Lu Tai-lang Auzitegiko idazkari nagusiak iragarri duenez, prentsaurreko batean.

Chi Chia-wai homosexualen eskubideen aldeko ekintzaileak eta Taipeiko Udalak aurkeztutako helegiteek bultzatu dute Auzitegi Goreneko 14 epaileen ebazpena.

"Duela 16 urte baino gehiago eman ditut amets hau errealitate noiz bihurtuko zen itxaroten", esan du Chik erabakia ezagutu ondoren, homosexualen arteko ezkontzaren aldeko hainbat taldeen artean.

1986an, Taiwanen lege martziala indarrean zegoenean, Chik askorentzat ezinezko zena egin zuen; homosexuala zela esan zuen publikoaren aurrean, eta, ordainetan, 162 egunez sartu zuten kartzelan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Homofobia mapa Gaurko azken orduko albistea LGTBI+ azken ordukoa Asia Taiwan-Txinako Herri Errepublika krisia