Mundua -

Krisialdia Brasilen

Istiluak Brasilian, Temerren aurka egindako manifestazio jendetsu batean

Poliziak gas negar-eragileak jaurti ditu talde bat Kongresura hurbildu denean, eta horrek istilu larriak eragin ditu, eta molotov koktelak ere bota dituzte. Temerrek Armada bidali du.

Brasilgo Gobernuak Armada atera du kalera, manifestazioen aurka egiteko

1:19

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istiluak izan dira sindikatuek Brasilgo hiriburuan deitutako manifestazio jendetsu batean. Michel Temer presidenteak "berehala" dimisioa ematea eskatu dute manifestariek.

Manifestazioan 35.000-40.000 bat pertsonak parte hartu zuten, Polizia Militarraren arabera. Hasieran martxa baketsua izan zen, baina liskarrak piztu ziren jende talde bat Parlamentura gerturatu zenean, eta orduan hasi ziren istripuak. Izan ere, Temerrek "tropa federalen" laguntza eskatu zuen.

Antza denez, Poliziak gas negar-eragileak jaurti zituen manifestari talde bat Kongresua inguratzen duten lorategietan sartzen saiatu zenean. Horrek istilu larriak eragin zituen Ministerioen Zabalguneko bi kilometroko eremuan, alegia,, botere publiko nazionala biltzen den lekuan.

Nekazaritza Ministerioaren egoitzaren aurka ere egin zuten molotov koktelak jaurti eta atarian sute txiki bat eraginda, baina berehala itzali zuten suhiltzaileek.

Pertsona bat tiroz zauritu dute. Argazkia: EFE

Manifestari bat tiroz zauritu dute. Argazkia: EFE

Ogasun, Kultura, Turismo eta Energia eta Meategien Ministerioen aurka ere eraso egin zuten eta, Zabalgunean, edukiontzi eta bestelako objektu askori su eman zioten.

Agintariek ez dute zaurituen kopururik zehaztu, sindikatuen arabera, aldiz, hogei bat dira, horietako bat tiroz zauritu dute lepoan eta "egonkor" dago Brasiliako ospitale batean.

Brasilgo presidenteak, Polizia-agenteak egoerak eskatzen zuen neurrian ez zeudela ikusita, Konstituzio Federalaren 142. artikuluari eutsi eta Indar Armatuak ditu zituen, Komunikazio Sozialaren Idazkaritzak ohar baten bidez zehaztu zuenez.

Oharraren arabera, militarrak kaleetan sakabanatuta "pertsonen segurtasuna bermatu eta Ministerioen etorbideko eraikinak segurtasunez hustea ahalbidetzea eta ondasun publikoa babestea" du helburu. "Ordena berrezarrita dagoenean, bertan behera geratuko da agindua".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa Brasil azken ordukoa