Mundua -

Erresuma Batua

Milaka kaltetu utzi ditu British Airwaysen informatika-sistemaren erorketak

British Airways airelinea britainiarrak bertan behera utzi behar izan ditu Londreseko Hearthrow eta Gatwick aireportuetatik eskainitako hegaldi guztiak.

Bidaiari ugari pilatu dira nazioarteko aireportuetan. Argazkia: EFE
Bidaiari ugari pilatu dira nazioarteko aireportuetan. Argazkia: EFE
Bidaiari ugari pilatu dira nazioarteko aireportuetan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

British Airways aireko bidaien enpresa britainiarraren informatika-sistemaren erorketak milaka kaltetu utzi ditu nazioartean, bertan behera utzi behar izan baitituzte Londreseko Hearthrow eta Gatwick aireportuetatik eskainitako hegaldi guztiak.

"Mesedez, ez etorri aireportuetara. Informatika-sistemaren erorketak arazo larriak sortu dizkigu nazioartean eskainitako hegaldietan", azaldu du aire-konpainia britainiarrak. Ondorioz, milaka bidaiari pilatu dira mundu osoko aireportuetan.

Goizean, British Airways aire-konpainiak atzerapenak eta geldialdiak iragarri ditu nazioartean, enpresa horretako informatika-sistemaren erorketa dela eta. Arazo horrek mundu osoan izan du eragina, baina aireko bidaien enpresa britainiarrak argi utzi du gertatutakoak ez duela inolako zerikusirik zibereraso batekin.

"Barkamena eskatzen dugu. Arazoa lehenbailehen konpontzeko ahaleginetan ari gara", esan du British Airways konpainiak Twitter bidez zabaldu duen mezu batean.

Milaka kaltetu daude, asteburu honetan bidaiari ugari espero baitziren. Izan ere, astelehenean jai da Erresuma Batuan, eta haurrek ikasturte honetako klaseak amaitzen dituzte egun horretan.

Beste alde batetik, Iberia konpainiaren hegaldietan (IAG British Airways) informatika-sistemaren erorketak ez du arazorik izan. Dena dela, Heathrow aireportua helmuga duten hegaldietan nolabaiteko atzerapenak egon daitezela ohartarazi du Iberiak.

Enpresaren bozeramaile baten arabera, arazoa "lehenbailehen" konpontzen ahalegintzen ari direla espezialistak.

British Airways

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak