Mundua -

erdialdeko amerika

Noriega Panamako diktadore ohia hil da, 83 urterekin

Ospitalean giltzapetuta zegoen, osasun egoeragatik. 1983tik 1989ra agindu zuen Panaman.

Noriega, 1985ean, diktadura garaian. Argazkia: EFE
Noriega, 1985ean, diktadura garaian. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Antonio Noriega Panamako diktadore ohia hil da bart 83 urte zituela, Panamako Santo Tomas ospitalean, ospitaletik jakinarazi dutenez.

Juan Carlos Varela herrialdeko presidenteak ere baieztatu du heriotza Twitterren argitaratutako mezu batean eta, adierazi duenez, herrialdeko "historiako kapitulu bat itxi da". "Alabek eta senideek bakean hobiratzea merezi dute", gaineratu du.

Noriegari koma egoera eragin zioten martxoaren 7an, tumore onbera bat atera eta, ondoren, barneko hemorragia izan zuelako.

Noriega Panamara itzuli zen 2011an 60 urte baino gehiagoko kartzela zigorra betetzeko, diktadura garaian egindako krimenengatik, 1983tik 1989ra.

2010ean, Panamako Justiziak auzi berri bat abiarazi zuen bere aurka, Heliodoro Portugal ezkerreko politikariaren desagerpen eta heriotzarekin (1970) lotura izan zuelakoan, baina orain urtebete bertan behera geratu zen diktadore ohiaren osasun egoeragatik.

Noriega, aurtengo urtarrilean. Argazkia: EFE

Noriega, aurtengo urtarrilean. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Latinoamerika