Mundua -

Atentatua Manchesterren

Justin Bieber eta Coldplay ere, Manchesterreko ongintzazko kontzertuan

Era berean, Ariana Granderekin batera izango dira ekainaren 4an Miley, Cirus, Pharrel Williams, Take That eta beste batzuk ere. Sarreren dirua atentatuaren biktimei laguntzera bideratuko da.

Coldplay, iaz Bartzelonan eman zuen kontzertuan. Argazkia: Efe
Coldplay, iaz Bartzelonan eman zuen kontzertuan. Argazkia: Efe
Coldplay, iaz Bartzelonan eman zuen kontzertuan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justin Bieberrek, Coldplayk eta Kate Perryk, besteak beste, bat egin dute Ariana Granderekin, eta Manchesterreko Emirates Old Trafford Cricket Grounden emango duen ongintzazko kontzertuan izango dira.

Aipatu taldeez gain, Miley Cirusek, Pharrel Williamsek, Usherrek, Take Thatek eta Nial Horanek ere parte hartuko dute jaialdian.

Sarreren salmentarekin bildutako diru guztia (ekinaren 1ean jarriko dituzte salgai Ticketmasterren) We Love Manchester Fundaziora bideratuko dute, maiatzaren 22ko atentatuaren biktimei laguntzeko.

Atentatua izan zen kontzertura joan ziren Granderen jarraitzaileek doan izango dute sarrera, eta emanaldia BBCn jarraitu ahal izango da zuzenean.

Grandek aurreko astean iragarri zuen epe motzean itzuliko zela Manchesterrera. "'Dangerous Woman' bira martxan jarri genuen egunetik esan dut ikuskizun hau nire jarraitzaileentzat espazio segurua izatea nahi nuela", adierazi du abeslariak jarraitzaileei igorritako gutun batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak Musika albisteak Azken kultur albisteak Gaurko azken orduko albistea