Mundua -

Afganistan

90 pertsona hil eta ehunka zauritu dira Kabulen atentatu suizida batean

Agintariek baieztatu dute Alemaniako Enbaxadatik gertu egin dutela erasoa, baina gune horretan beste enbaxada asko ere badaude. Momentuz, inork ez du atentatua aldarrikatu.

Atentatua Afganistanen
Atentatua Afganistanen
Gutxienez 80 hildako eta 300 zauritu baino gehiago izan dira Kabulen

1:11

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

90 pertsona inguru hil eta 380 zauritu dira Kabulen (Afganistango hiriburua) enbaxaden gunean egindako atentatu suizida batean, Osasun Ministerioak zabaldu eta Pajhwok albiste agentziak argitaratu duenez.

Barne Ministerioaren esanetan, zisterna kamioi bat erabili omen dute erasoa egiteko, lehenengo zantzuen arabera.

Atentatua izan eta handik minutu batzuetara, 80 bat pertsona hil eta 350 zauritu direla baieztatu du Ismail Kawusi Osasun Ministerioko bozeramaileak.

Afganistango zenbait hedabidek plazaratu dituzten argazkietan ikus daitekeenez, kalte material handiak eragin ditu erasoak eraikinetan eta autoetan.

Momentura arte, ez du inork atentatua aldarrikatu.

Zauritu bat, atentatua eta gutxira. Argazkia: EFE

Zauritu bat, atentatua eta gutxira. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak bideoak Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak Asia albisteak Afganistan