Mundua -

Amerikako Estatuen Erakundea

Adostasunik ez AEEn, Venezuelako egoeraren aurrean

Lau orduko eztabaidaren ondotik, mahai gainean ziren bi ebazpenek ez zuten onartuak izateko nahikoa boto jaso.

Amerikako Estatuen Erakundearen bilera. EFE
Amerikako Estatuen Erakundearen bilera. EFE
Amerikako Estatuen Erakundearen bilera. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amerikako Estatuen Erakundea (AEE) osatzen duten 34 herrialdetako Kanpo ministroek ez dute adostasunik lortu Venezuelako barne krisi latzaren inguruan ebazpena lortzeko. Batzarra bertan behera utzi behar izan zuten asteazkenean, lau orduko eztabaidaren ondoren akordiorik erdietsi ez zutelako.

Hiru ebazpen izan ziren mahaia gainean: Antigua eta Bardudak aurkeztutakoa, Karibeko Estatuen Komunitatearena (Caricom, gazteleraz), eta besteak beste, AEBk, Mexikok eta Kanadak aurkeztutakoa. Antigua eta Bardudak berea erretiratu, eta Caricomenaren alde egin zuen. Bi ebazpenek ez zuten onartuak izateko behar ziren 23 botoak eskuratu (34 herrialdeen bi heren).

Hori horrela, beste bilera bat egin beharko dute orain erakundeak ekainaren 19an, 20an eta 21ean duen bilkura nagusia baino lehen.

13 estatuk babestu zuten Maduroren gobernuarekin bereziki kritikoa den ebazpena: Argentina, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Costa Rica, AEB, Honduras, Guatemala, Panama, Paraguai, Peru eta Uruguai.

Karibeko Estatuen Komunitateak aurkeztutako agirian honakoa eskatu zuten: bi aldeek indarkeria uztea, elkarrizketa prozesu bat eta hura laguntzeko taldea sortzea eta Venezuela AEEtik ez ateratzea.

Dena dela, Delcy Rodriguez Venezuelako diplomaziaren buruak bart iragarri duenez, erakundetik ateratzeko asmoa berretsiko du Amerikako Estatuen Erakundeko bilkura orokorrean. Haren hitzetan, iraultza bolivartarraren kontrako "esku sartze plana" dute erakundeko herrialde batzuek.

Azken hilabeteetan asko gaiztotu da Venezuelako giroa. Herrialdea zatituta dago, Maduroren aldekoen eta oposizioko kideen artean. Dozenaka pertsona hil dira bi aldeen arteko istiluetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Mexiko argazkiak Gaurko azken orduko albistea Venezuela albisteak Kolonbiako albisteak gaur