Mundua -

Atentatua Londresen

Londresko atentatuan desagertutako madrildar baten bila ari dira

Familiak jakinarazi duenez, Ignacio Echeverria, Madrilgo Las Rozas udalerriko bizilaguna, Londresko zubian zegoan erasoetako bat gertatu zenean.

Londresko atentatua. EFE
Londresko atentatua. EFE
Espainiar bat, desagertuta Londreseko erasoaren ostean

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

39 urteko madrildar baten bila ari dira Londresen, larunbatean izandako atentatuetan desagertu ostean. Erasoetako bat jazo zen tokiaren inguruan ikusi zuten azken aldiz.

Familiak sare sozialetan emandako informazioaren arabera, Ignacio Echeverria, Las Rozas udalerriko bizilaguna, Londresko zubian zegoen bi eraso terroristetako bat gertatu zenean.

Iturri diplomatikoak jakinaren gaineran daudela azaldu dute. Hala, enbaxada eta kontsulatua familiari laguntzen ari direla baieztatu dute, eta agintari britainiarrekin harremanetan daudela.

Familiaren esanetan, hainbat lagunekin patinatzen ari zen madrildarra, atentatua izan zen lekutik hurbil, eta erasotzaileetako batek haren emazteari eraso ziola ikusi omen zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak argazkiak Eguneko albisteak Londres albisteak gaur Ingalaterra azken ordukoa