Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Gizonezko batek bost pertsona hil ditu Orlandoko enpresa batean, tiroz

Erasotzaileak bere buruaz beste egin du. Enpresa horretako langile ohia zen; apirilean kaleratu zuten.

Orlandoko enpresa honetan gertatu da tiroketa. Argazkia: EFE
Orlandoko enpresa honetan gertatu da tiroketa. Argazkia: EFE
Orlandoko enpresa honetan gertatu da tiroketa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei pertsona hil dira Orlandoko (Florida, AEB) enpresa batean izandako tiroketan, Jerry Demings Orange konderriko udaltzainak jakinarazi duenez.

Gertakariak industria-gune bateko eraikin batean jazo dira. Gizonezko bat sartu eta tiroka hasi da. Bost pertsona hil ditu eta jarraian bere buruaz beste egin du. Zazpi lagun onik atera dira.

Erasotzailea enpresa horretako langile ohia da; joan den apirilean kaleratu zuten. Erasoa ekintza terrorista izan dela baztertu egin dute.

"Lantoki batean jazotako gertakaria izan da", erantsi du Demingsek.

Polizia bertaratu denean hainbat lagun topatu ditu bala zauriekin, bost hilda zeuden eta seigarrena larri zaurituta. Ospitalera eraman dute, baina hil egin da.

Hiltzailearen gorpuaren ondoan topatu dute erasoan erabili duen arma. Laban bat ere aurkitu dute, baina, udaltzainaren arabera, ez du erabili.

Orlandoko diskoteka batean izandako tiroketaren lehen urteurrenaren atarian gertatu da erasoa. 2016ko ekainaren 12ko tiroketan 49 lagun hil zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak Gaurko azken orduko albistea