Mundua -

Sandyn

Bi hildako, eskola batetik gertu izan den tiroketa batean, Utahn

Gainera, bi ume zauritu dira, horietako bat egoera kritikoan dago. Erasotzailea ere hil dute tiroketan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil, horietako bat adingabea, eta beste bi ume zauritu dira Sandyko (Utah, AEB) auzo baten izan den tiroketa batean, eskola batetik gertu, hango Poliziak zabaldu duenez.

Erasotzailea ere hil da Sandyko etxebizitza-gune batean, 16:00ak aldera, izan den tiroketa horretan.

Jason Nielsen hiriko Poliziako sarjentuaren esanetan, antza denez, gertakaria izan baino lehen "samariar on batek emakume bat bi adingaberekin zegoela ikusi eta autoa gelditu zuen, hirurak leku horretatik ateratzeko".

"Une horretan, susmagarriak samariar on horren autoaren kontra talka egin zuen (…), autotik irten eta tiroka hasi zen", esan du Nielsenek, Fox13 telebista kateak jaso duenez.

Emakumea eta umeetako bat tiroketan hil dira, baita erasotzailea ere. "Beste ume bat ospitalerako bidean dago, egoera kritikoan, egonkor dagoen beste neskato batekin", gaineratu du.

Tiroketa Brookwood lehen hezkuntzako eskolatik gertu izan da, eta ordubete baino gehiagoan itxita egon da, badaezpada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak Gaurko azken ordukoa