Mundua -

ATENTATUA LONDRESEN

Bizkarrean labankada jasota hil zen Ignacio Echeverria, Londresen

Madrildarraren gorpua 16:00ak aldera iritsi da Torrejon de Ardozera (Madril), hegazkin militar batean.

Madrilera iritsi da Ignacio Echeverriaren gorpua

1:01

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Echeverria madrildarra bizkarrean labankada jasota hil zen,  joan den astean, Londresen izandako atentatuan.  Hala dago jasota haren heriotza-ziurtagirian, Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietako ministerioak jakitera eman duenez.

Ekainaren 3an izan ziren erasoak Londresko Zubian eta Borough Market merkatuan, 22:00ak aldera. Furgoneta batekin hainbat oinezko harrapatu zituzten Londresko Zubian, tabernaz eta jatetxez beteta dagoen Borough Market azokara bidean.  Hamar lagun hil zituzten  hiru yihadistek, tartean Echeverria espainiarra.

Madrildarraren gorpua 16:00ak aldera iritsi da Torrejon de Ardozera (Madril), hegazkin militar batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Londres albisteak gaur