Mundua -

Lurrikara

7 mailako lurrikara batek Mexikoko kostaldea eta Guatemala astindu ditu

Dardara Huixtilako hego-mendebaldetik 144 km-ra izan da, Chiapasen.

Sismoaren epizentroa San Pablotik hiru bat kilometrora kokatu da, Guatemalan. Argazkia: EFE
Sismoaren epizentroa San Pablotik hiru bat kilometrora kokatu da, Guatemalan. Argazkia: EFE
Sismoaren epizentroa San Pablotik hiru bat kilometrora kokatu da, Guatemalan. Argazkia: EFE

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 7 maila hartu duen lurrikara batek San Marcos eskualdea (Guatemala) astindu du, Chiapas Mexikoko estatutik gertu, Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak (USGS) adierazi duenez.

Sismoaren epizentroa San Pablotik hiru bat kilometrora kokatu da, Guatemalan, eta hipozentroa 98 km-ko sakoneran.

USGSren arabera, intentsitate handiko mugimendua izan da, eta baliteke kalte arinak eragin izana. Momentuz, ez dakite biktimarik izan den, eta ez da alertarik ezarri tsunami arriskuagatik.

Lurrikara herrialdeko zenbait puntutan sentitu da eta, hango hedabideen arabera, argindarra eten egin da leku batzuetan, besteak beste, Quetzaltenangon.

Gainera, Mexikoko mugan gutxienez beste erreplika bat izan da, 5,6 indarrekoa, 76 kilometroko sakoneran eta San Marcos hiriburuko 59 kilometrora.

Jimmy Morales Guatemalako presidenteak "lasai" mantendu eta "erreplikei adi" egotea eskatu die herritarrei. Gauza bera esan dute Polizia Nazionala Zibilak eta Hondamendiak Murrizteko Koordinatzaile Nazionalak, besteak beste.

Guatemala hondamendi naturalak pairatzeko arrisku gehien duen laugarren herrialdea da. Iaz, 1976an 23.000 hildako eragin zituen lurrikararen 40. urteurrena oroitu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Mexiko albisteak Albisteak Lurrikarak Guatemala gaur