Mundua -

Londres

Suhiltzaileek lanean dihardute kiskalitako dorrean; 17 hildako daude jada

Suhiltzaileak azken solairuraino heldu badira ere, ezin izan dute bilaketa sakona egin. 400-600 pertsona inguru bizi ziren eraikineko 120 apartamentuetan, kalkulatu dutenez.

Londresen suak hartutako eraikineko auzokide askok Udalean ohartazia zuten

1:44

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londreseko Suhiltzaileek etenik gabe jarraitzen dute erreskate eta itzaltze lanetan Grenfell dorrean, atzo kiskali zen 24 solairuko eraikina. Momentura arte, 17 pertsona hil dira sutearen ondorioz, BBC telebista britainiarrak zabaldu duenez.

Dany Cotton suhiltzaileen ordezkariak onartu du ez dakiela zenbat pertsona desagertu diren eta berretsi egin du ez dutela beste inor bizirik topatzeko itxaropenik.

Orain arte, suhiltzaileek 65 pertsona erreskatatu dituzte bizirik eraikinetik, baina askok desagertuta jarraitzen dute, hori dela eta, hildako kopuruak gora egin liteke.

"Une honetan, eraikinaren barneko egituretako batzuk ez dira ziurrak, baina nukleoa bai. Nire suhiltzaileak eraikinaren azken solairura heldu dira bart, eta bilaketa arin egin dute ateetan", ziurtatu du Cottonek ITV telebista katean.

"Han goian egon garen arren, ezin izan dugu bilaketa sakona egin, eta eraikina ziurra izan arte ez dut nire suhiltzaileen segurtasuna arriskuan jarriko", gainera duenez.

 

 

Sutean (atzo, asteazkena,00:15ean GMT hasi zen) 17 pertsona hil ziren, eta 80 ospitalera eraman behar izan zituzten; horietatik, 18 egoera kritikoan daude, larrialdi zerbitzuen arabera.

"Tamalez, ez dugu inor gehiago bizirik ikusteko itxaropenik. (Sutearen) larritasuna eta hartutako beroa ikusita, miraria litzateke norbait bizirik balego", Cottonek Sky telebista katean adierazi duenez.

Cottonek, halaber, ezin izan du zehaztu Grenfell dorreko su garrengatik ez aurrera ez atzera geratu ziren pertsona kopurua. 24 solairu ditu eraikinak, eta 120 apartamentu, hori dela eta, 400-600 pertsona bizi direla kalkulatu dute.

Dorrean bizi ziren eta ihes egin zuten pertsonek harrera zentroetan igaro dute gaua; agintariak etxebizitzak bilatzen ari dira bitartean.

Hedabideen arabera, zenbait adituk 2015ean instalatu zuten erakinaren estalkia egokia ote zen kritikatu dute, polietilenoz eginda baitago, eta horrek su garrak arin hedatzea erraztu omen zuen.

Argazkia: EFE

"Ikerketa egokia"

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak "ikerketa egokia" egingo dutela promestu du, Grenfell eraikina kiskali duen sutearen nondik norakoak argitzeko.

"Unea heltzen denean, lekua ziurra denean, sua zerk eragin zuen zehaztu ahal denean, orduan ikerketa egokia egingo da eta, irakasgairik balego, ekingo diogu", esan du Mayk telebista britainiarretan zabaldutako agerraldi batean.

Foto: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Suteak argazkiak Albisteak Londres albisteak gaur Ingalaterra azken ordukoa Sua amatatzeko lanen azken ordukoa