Mundua -

Sutea Londresen

Hainbat manifestari Londresko udaletxean sartu dira

Grenfell dorrean izandako sutearen ardura leporatzen diote biktimen senideek Udalari, baita onik atera zirenak behar bezala artatu ez izana ere.

Kensingtoneko udaletxean protestak egin dituzte Grenfelleko sutea dela eta

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ekainaren 14an Londresko Grenfell dorrean izandako suteak haserrea eragin du biktimen senideen artean. Ezbeharrean 30 pertsona hil ziren.

Gaur, hainbat manifestarik protesta egin dute Kensington eta Chelseako udaletxearen aurrean eta horietako batzuk udaletxean sartu dira. Udalak behar bezala jokatu ez duela salatzen dute.

Biktimen senideak Udalarekin haserre daude. Diotenez, urteak eman dituzte eraikin horretan suteen kontrako neurriak jartzeko eskatzen, baina Udalak entzungorrarena egin die. Kiskalitako dorrean babes ofizialeko 120 etxebizitza zeuden eta kudeaketaren ardura Udalari zegokion.

Horrez gain, ezbeharretik bizirik atera diren lagunak behar bezala artatu ez izana egotzi diote Udalari.

BBC kateak zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, hainbat manifestari udaletxeko eskaileran gora joan dira eta beste asko eraikinaren atarian geratu dira, oihuka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Suteak albisteak Erresuma Batua bideoak Gaurko azken ordukoa Londres azken ordukoa Ingalaterra