Mundua -

Portugal erdialdean

Gutxienez 61 hildako eta 62 zauritu Portugalen izandako sute batean

Suhiltzaileak oraindik lanean daude, sugarrak kontrolatu ezinik. Litekeena da datozen orduetan hildako kopuruak gora egitea.

Basoko sutea Pedrogao Grande udalerrian izan da, Lisboatik 200 kilometrora. EFE
Basoko sutea Pedrogao Grande udalerrian izan da, Lisboatik 200 kilometrora. EFE
Baso-sute handi batek 57 hildako eta 59 zauritu utzi ditu Portugalen

1:05

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inoiz izandako suterik larriena kontrolatu nahian dabil igande honetan Portugal. Atzo arratsaldean Pedrogao Grande udalerrian piztutako suteak gutxienez 61 hildako eta 62 zauritu eragin ditu, eta litekeena da datozen orduetan hildako kopuruak gora egitea.

Ezbeharra Portugal erdialdean jazo da, Leiria barrutian: hainbat herri txikik eta sakabanatutak osatutako zonaldea da, eta lautada handiak ditu, zenbait errepide nazional tarteka.

Errepide horietan gertatu da tragedia. Antonio Costa Portugalgo lehen ministroak azaldu duenez, 700 suhiltzaile daude lanean (Frantziako eta Espainiako hegazkinek lagunduta), eta itzaltze-lanak asko konplikatu dira gaua bitartean.

Eguna argitu denean, Figueiro dos Vinhos eta Castanheira de Pera udalerrial lotzen dituen errepidean aurkitu dituzte 30 bat lagun hilik, euren ibilgailuetan sartuta. "Familia osoak", João Gomes Estatuko idazkariak argitu duenez, "ikaragarria". Dirudienez, suteak familia horiek harrapatu ditu errepide hartan.

incendio-portugal-sutea_

Suhiltzaile bat sugarrak itzaltzen saiatzen ari da. EiTB

EBk laguntza mekanismoa aktibatu du

Sutearen tamaina ikusita, “Portugalgo agintarien berehalako laguntza eskaerari erantzunez, babes zibileko Europako mekanismoa aktibatu dute, suteen aurkako salbamendua emateko, adierazi du Christos Stylianides Laguntza Humanitarioko eta Krisi Kudeaketaren komisarioak.

Frantziak hiru hegazkin eskaini ditu, “eta berehala bidaliko dituzte Portugalgo larrialdietako indarrei laguntzera. Espainiak aldebiko forman hegazkin bat bidali du”, zehaztu du komisarioak.

Ikerketa

Litekeena da zuhaitz lehor baten kontra jo duen tximista batek sutea eragin izana, Portugalgo Polizia judizialak esan duenez. Halere, ikerketa bat behar izango da hori berresteko.

Sutea azkar zabaldu da, eta gaua iritsita tamaina izugarria hartu du, “baldintza meteorologiko guztiz aurkakoak” izan direlako Portugalen larunbat honetan, 40 gradu baino gehiagoko tenperaturekin, azaldu du.

680 suhiltzaile baino gehiago daude elkarlanean sugarrak itzaltzeko jardunean, Espainiatik iritsitako bi hegazkinekin eta Frantziatik iritsitako beste bitarteko batzuekin.

Hiru dolu-egun

Portugalgo Gobernuak hiru eguneko dolu aldia ezarri du herrialdean, ezbeharrean bizia galdu duten pertsonen omenez, Ministroen Kontseiluak ohar batean jakinarazi duenez.

Antonio Costa Portugalgo lehen ministroaren hitzetan, azken urteotan Portugalen izandako “ezbehar handiena” da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak Prentsa digitalaren azken orduko Hondamendi naturalak Gaurko azken orduko albistea Lisboa azken ordukoa Hondamendi naturalen biktimak