Mundua -

Frantzia

Hautesleku guztiak itxi dituzte Frantzian

Galdeketen arabera, partaidetza baxua izango da eta oposizioak ehun bat aulki inguru soilik lortuko ditu.

Frantziako hauteskunde legegileen bigarren itzulia. Argazkia: EFE
Frantziako hauteskunde legegileen bigarren itzulia. Argazkia: EFE
Sorpresa gutxi espero da Frantziako hauteskundeen bigarren itzulian

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako hauteskunde legegileen bigarren itzulian botoa emateko hautesleku guztiak itxi dituzte jada. 20:00etan botoen zenbaketa hasi da, eta behin behineko emaitzak gauean jakingo dira.

Landa eremuetan zenbaketari ekin diote, eta 20:30ean bigarren itzuliko lehen emaitzak jakitea espero da.

Frantziako Barne Ministroak zabaldutako datuen arabera, % 35,33ko parte-hartzea izan da arratsaldeko 17:00ak arte. 2012ko hauteskundeen datuei dagokienez, ordu horretan % 46,4ko parte hartzea izan zen. Ondorioz, parte hartzeak hamaika puntu behera egin du ordu horretan.

Eguerdian zabaldutako lehen datuen arabera, 12:00ak arte % 17,75eko parte-hartzea izan da hauteskunde legegileen bigarren itzulian. Gauzak horrela, joan den igandean izandako lehen itzulian baino bi puntu behera egin du parte hartzeak ordu horretan. Datu horien arabera, bigarren itzulian inoiz izandako abstentzio maila handiena izan liteke.

2012ko hauteskundeen bigarren itzuliko datuei erreparatuta, parte hartzeak behera egin du. Izan ere, hauteslekuak ireki eta lau ordutara botoa ematera deituta zeuden herritarren % 21,41ek bozkatu baitzuten. Urte hartan izan zen orain arte inoiz izandako parte hartzerik txikiena, hauteslekuak itxi zituztenean abstentzioa % 44,6koa izan baitzen.

Inkesta-etxeek egindako aurreikuspenen arabera, bigarren itzulian abstentzio maila handia izatea espero zuten. Hala, baliteke % 46koa besterik ez izatea parte hartzea igande honetan, lehen itzulian baino lau puntu gutxiago.

Frantziako 65.000 hautesleku baino gehiago ireki dituzte 6:00etan (GMT) hauteskunde legegileetako bigarren itzulian. Behe ganbera berrituko dute, iragarpenen arabera, Emmanuel Macron presidentearen alderdiak gehiengo absolutua lortuko du.

Guztira, bigarren itzuli honetan Frantziako behe ganbera osatzen duten 577 aulkitatik 573 aukeratuko dituzte, izan ere, lau lehen itzulian hautatu zituzten.

Besteetan bi hautagai bozkatuenak edota lehengo igandean erroldaren % 15 baino gehiago eskuratu zutenak agertuko dira.

Partaidetza baxua aurreikusi dute

Galdeketen arabera, partaidetza baxua izango da, eta abstentzio marka berri bat izan daiteke, lehen itzulian izena eman zuten 47,5 milioiren erdiak baino gutxiagok bozkatu ostean.

Iragarpenak betez gero, Errepublika Martxan Macronek sortutako alderdiak gehiengo absolutua lortuko du, eta 400 aulki baino gehiago izatera iritsi daiteke, historikoa izanez.

Alderdi hau ezustean sartzeak ohiko indarrak ezegonkortu ditu, errepublikanoak eta alderdi sozialista, izan ere, historiako porrotik handienak izatera iritsi daitezke.

Eskuin moderatuak 100 diputatu inguru lortuko ditu, galdeketen arabera, sozialistek, aldiz, 30 baino gutxiago izango dituzte, gehiengo absolutua izanda, egun.

Fronte Nazionalari ez zaio azkoz ere hobeto joango, gehienez 5 diputatu lortuko baititu, ezta Ezkertiarren Frantzia Intsumisoari ere, 15 nahi baititu.

Hauteskundeak segurtun neurri handien artean egingo dituzte, 50.000 agente izango dira herrialde osoan, 2015etik larrialde egoeran bizi delako, atentatu boladatik.

  Frantziako hauteskunde legegileen bigarren itzulia. Argazkia: EFE

Frantziako hauteskunde legegileen bigarren itzulia. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia bideoak Eguneko albisteak Hauteskundeak Frantzia gaur Emmanuel Macron