Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Litekeena da tximista batek eragin izana Portugalgo sutea, Poliziak dioenez

Mundua

Basoko sutea

Litekeena da tximista batek eragin izana Portugalgo sutea, Poliziak dioenez

Agentziak | Erredakzioa

2017/06/18

“Gertaeren lekuan orain arte jasotako informazioaren arabera, ziurtasun maila altuan, zuhaitz bat harrapatu zuen tximista bat izan zitekeela pentsatu dezakegu”, adierazi du.

0:57
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Litekeena da zuhaitz lehor batean tximista batek eragindako inpaktua izatea larunbat honetan Portugal erdialdean sutea piztu duena. Ondorioz, 57 pertsona hil dira eta 59 zauritu, Portugalgo Polizia judizialak jakitera eman duenez.

“Gertaeren lekuan orain arte jasotako informazioaren arabera, ziurtasun maila altuan, zuhaitz bat harrapatu zuen tximista bat izan zitekeela pentsatu dezakegu”, esan du Pedro do Carmo Polizia judizialeko zuzendari nazional bitartekoak. Ikerketa bat behar izango dela hori berresteko zehaztu du.

Sutea azkar zabaldu da, eta gaua iritsita tamaina izugarria hartu du, “baldintza meteorologiko guztiz aurkakoak” izan direlako Portugalen larunbat honetan, 40 graduak gainditzen dituzten tenperaturekin, azaldu du Do Carmok.

Azken datu ofizialen arabera, oraindik behin-behinekoak direla, 57 pertsona hil dira eta 59 zauritu, horien artean bost larri, Pedrogao Grande udalerrian, Leiria barrutian, izandako sugarren ondorioz.

680 suhiltzaile baino gehiago daude elkarlanean sugarrak itzaltzeko jardunean, Espainiatik iritsitako bi hegazkinekin eta Frantziatik iritsitako beste bitarteko batzuekin.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena