Mundua -

Atentatua Londresen

Iman batek Londresko erasotzailea jipoitzea galarazi du

"Jendetza zegoen bera jotzeko asmoz, oso larri zauri zezaketen, baina jendea aldendu dugu", adierazi du Fainsbury Parkeko meskitako iman batek.

Londresko Fainsbury Park meskita. Argazkia: Efe
Londresko Fainsbury Park meskita. Argazkia: Efe
Londresko Fainsbury Park meskita. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohammed Mahmoud Londresko Fainsbury Park meskitako imanak esan du berak eta fededun talde batek galarazi egin dutela bertan zeuden pertsonek erasoaren egilea jipoitzea. Furgonetarekin hamaika lagun harrapatu ditu gizonak, eta lagun bat hil eta 10 zauritu ditu.

"Jendetza zegoen bera jo nahian, oso larri zauri zezaketen, baina jendea aldendu dugu", esan du gaueko otoitzak zuzendu dituen imanak.

Mahmoud Muslim Welfare House zentroaren buruzagia da, meskita barne hartzen duen zentroarena hain zuzen, eta azaldu du fededunak izan direla polizia batzuk geldiarazi eta harrapatuta zuten erasotzailea atxilotzeko esan dietenak.

"Finsbury Parkeko komunitatea oso lasaia do, ez dira indarkeriagatik ezagunak. Gure meskitak oso baketsuak dira, eta hitza ematen dut tentsioa baretzeko egin dezakegun guztia egingo dugula", adierazi du Mahmoudek.

Imanaren arabera, meskitako fededunen aurkako erasoa "agian komunitate musulmanaren izena zikindu izanaren froga da".

"Herrialde hau eta hiri handi hau zatitu nahi duten horiek arrakasta izan dute hein batean, eta lortu egin dute ahulenei eta sentiberenei jende basatia garela sinestaraztea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua argazkiak Atentatuak albisteak Eguneko albisteak Londres