Mundua -

Irak

ISISek Mosulgo meskita suntsitu du; kaliferria aldarrikatu zuen han

Estatu Islamikoak, alabaina, esan du nazioarteko koalizioak bonbardatu duela Al Nuriren meskita. 1172. urtean eraiki zuten eta Mosul hiriko ikur nagusia zen.

Pentagonoak zabaldu duen irudia. Argazkia: EFE
Pentagonoak zabaldu duen irudia. Argazkia: EFE
Pentagonoak zabaldu duen irudia. Argazkia: EFE

agentziak |erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak (ISIS) Al Nuriren meskita suntsitu zuen atzo, asteazkena, hain zuzen 2014ko ekainaren 29an Abu Bakr al Bagadadi talde terroristaren buru eta egungo kalifak kaliferria aldarrikatu zuen lekua, iturri ofizialen arabera.

EIren soldaduek lehergailuak utzi zituzten XIIan eraiki zuten tenpluan, ihes egin zutenean, Indar Armatuen bozeramaileek ohar baten bidez zabaldu dutenez.

Abdelamir Yarala Baterako Operazioen komandantearen esanetan, meskitaren suntsiketa "beste krimena historiko bat" izan da, dio ohar ofizialean.

Ordu batzuk arinago, indar irakiarrek iragarri zuten "ondorengo orduetan" meskitan sartzeko moduan egongo zirela. Meskitaren minaretea oso ezaguna da, eta Al Habda "lepomakurra" deitzen diote.

Sami Kadem al Ardii Terrorismoaren aurkako Indarren komandanteak EFEri esan zionez, goizaldean abiarazitako eta egun osoan izan ziren "borroka gogorren" ondotik, bere unitateek meskitatik "hainbat metrora" izatea lortu zuten.

Meskitaren artxiboko argazkia: EFE

Edonola ere, Amaq albiste agentziaren bitartez EIk adierazi duenez, nazioarteko koalizio izan da meskita suntsitu duena, bonbardatuta.

Irakeko militarrek zabaldutako bideo baten bidez ikus daiteke lehergailuek eztanda egiten duten unea, meskita eta horren minaretea suntsituta.

Al Nuriren meskita 1172. urtean eraiki zuten, Nur al Dinek aginduta eta Mosul hiriko ikur nagusiena zen.

Oso ezaguna zen, bai Iraken baita inguruko herrialdeetan ere, minareteagatik. 45 metroko altuera zuen eta okertuta zegoen, Pisako dorrearen antzera, eta adreiluz eginda zegoen, motibo geometrikoekin apainduta.

Kezka zabaldu zen berehala Mosulgo hiritarren artean, Irakeko indarrek erasoa edozein momentuan izango zela iragarri zutenean.

Unescok akordioa sinatu zuen 2012an Irakeko agintariekin minaretea eraberritzeko eta eraistea saihesteko, baina alde batera utzi behar izan zuten proiektua, ISISek hiria konkistatu zuenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy Eguneko albisteak