Mundua -

Londresko sutea

Hozkailu bat, Londresko Grenfell dorreko sutearen jatorrian

Erresuma Batuko agintarien balantze ofizialaren arabera, dagoeneko 79 dira Londresko sutean hildakoak.

Horrela gelditu zen Grenfell dorrea sutearen ostean. Argazkia: EFE
Horrela gelditu zen Grenfell dorrea sutearen ostean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londresko Poliziak (Met) gaur baieztatu duenez, Grenfell dorreko sutea hozkailu batek eragin zuen. Balantze ofizialaren arabera, dagoeneko 79 dira Londresko sutearen ondorioz hildakoak.

Fiona McCormack Londresko Poliziako kideak gaur kazetarien aurrean azaldu duenez, Londres mendebaldeko Grenfell dorrearen estalkiak ez zituen segurtasun neurriak betetzen.

Lancaster Western auzoan dagoen 24 solairuko babes ofizialeko eraikinean 400 eta 600 lagun artean bizi ziren, eta garrak abiadura handian zabaldu ziren.

Poliziako ordezkariaren esanetan, hozkailua Hotpoint markako FF175BP modeloa zen, eta azpimarratu du produktua ez dagoela merkatutik erretiratuta.

Grenfell dorrearen estalki polemikoaren harira, McCormackek soilik esan du ez zituela "segurtasun probak" betetzen. Antza denez, estalkian polietilenoa zeraman, hain justu, oso material suharbera dena. "Orain esaten digutena da (...) estalkiak eta isolamendurako erabilitako materialak ez zituztela segurtasun proba guztiak gainditu", gaineratu du.

Ikerketari dagokionez, Polizia homizidio karguak leporatzea pentsatzen ari omen da. "Delitu bakoitzak goitik behera begiratzen ari gara, bai segurtasunari eta osasunari buruzkoak. Gainera, Grenfell dorrearen eraikuntzan eta berrikuntzan parte hartu zuten konpainiak berrikusten ari gara", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Suteak albisteak Erresuma Batua bideoak Eguneko albisteak Londres albisteak gaur Ingalaterra