Mundua -

Erresuma Batua

Theresa Mayk akordioa lortu du DUP alderdiarekin, gutxiengoan gobernatzeko

BBCk zabaldutako informazioaren arabera, aitzitik, Alderdi Kontserbadoreak eta Ipar Irlandako unionistek ez dute koalizioan gobernatuko.

Theresa May. Argazkia: EFE
Theresa May. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreak eta Ipar Irlandako DUP Alderdi Unionista Demokratikoak akordio politikoa lortu dute Gobernua osatzeko, BBC telebista kateak jakinarazi duenez.

Bi asteko negoziazioen ondoren lortu dute akordioa Theresa Mayren alderdiak eta Ipar Irlandako unionistek. Izan ere, azken hauteskundeetan gehiengo absolutua galdu zuen Alderdi Kontserbadoreak eta, beraz, alderdiren baten babesaren beharra du gobernatzeko. Gauzak horrela, DUP alderdiak kontserbadoreen alde egin gu Komunen Ganberan egingo diren bozketa garrantzitsuetan, aste honetan erreginaren hitzaldiari buruz egingo den bozketatik hasita.

BBCk zabaldutako informazioaren arabera, Alderdi Kontserbadoreak eta Ipar Irlandako unionistek ez dute koalizioan gobernatuko, Mayren Alderdi Kontserbadoreak gutxiengoan gobernatuko baitu.

Arlene Foster DUPeko buruzagiak ziurtatu duenez, akordioak egonkortasuna emango dio gobernu berriari. Trukean, Londresko Gobernuak 1.000 milioi libera (1.140 milioi euro) gehiagoko inbertsioa egingo du Ipar Irlandan datozen bi urteotan.

"Akordio honek Erresuma Batuan gobernu egonkorra izateko balioko du, interes nazionalaren mesedetan, garai garrantzitsu honetan", adierazi du Fosterrek Downing Streeteko bileraren ostean. "Alderdi Kontserbadoreak onartu du finantzazio gehiago bideratu behar dela Ipar Irlandara, gure historia eta azken hamarkadatako gure baldintzak aintzat hartuta", azpimarratu du.

Bestalde, Theresa Mayk ohar bidez jakinarazi duenez, DUPek Alderdi Kontserbadorea babestuko du Aurrekontuen inguruko bozketan, Brexitari buruzkoetan eta segurtasun nazionalarekin loturikoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ezkozia albisteak Erresuma Batua albisteak Gaurko azken orduko albistea Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren azken ordukoa Ingalaterra albisteak