Mundua -

Eskoziako erreferenduma

Eskoziak ez du erreferendumik deituko, 'Brexit'aren prozesua amaitu arte

Nicola Sturgeonek esan du datozen hileetan Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko negoziazioan eragitea izango dela bere helburu nagusia.

Nicola Sturgeon Eskoziako ministro printzipala. Artxiboko argazkia: EiTB
Nicola Sturgeon Eskoziako ministro printzipala. Artxiboko argazkia: EiTB
Nicola Sturgeon Eskoziako ministro printzipala. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicola Sturgeon Eskoziako ministro printzipalak iragarri du bigarren erreferenduma deitzeko egitasmoa behin-behinean bertan behera utziko duela, 'Brexit'a gauzatu bitartean.

Edinburgoko Parlamentuan egindako agerraldian, Sturgeonek azpimarratu du Eskozian bigarren erreferenduma deitzeko konpromisoari eusten diola, baina galdeketa deitzeko izapideak "berehala" abiaraziko ez dituela zehaztu du.

Eskoziako Alderdi Nazionalistaren buruzagiak esan du Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko negoziazioan eragitea izango dela bere helburua datozen hileetan, "Eskoziarentzat onena lortzeko asmoz".

Joan den martxoan jakinarazi zuenez, 2018ko udazkena eta 2019ko udaberria bitartean deitu behar zuen bigarren erreferenduma Eskoziako Gobernuak, baina, orain, galdeketa atzeratzea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eskozia Eskoziako erreferenduma Erresuma Batua bideoak Gaurko azken orduko albistea Brexita albisteak Zer da Brexita