Mundua -

Birus informatikoa

Europolek ohartarazi du WannaCry baino sofistikatuagoa dela azken erasoa

Europako poliziak oraindik ez ditu biktima guztiak zenbatu, izan ere, ez dute oraino gelditzea lortu.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europol Europako poliziaren bulegotik ohartarazi dute azken zibereraso masiboa, atzo zabaltzen hasi zena eta oraindik gelditu ez dutena, duela hilabeteko WannaCry baino sofistikatuagoa dela.

"Antzekotasun handiak daude WannaCry erasoarekin, baina ahultasun gehiago kaltetzeko gaitasun sofistikatuagoa duela pentsatzeko zantzuak daude", adierazi du Rob Wainwright Europolen zuzendariak prentsa-ohar batean.

Polizia europarrak "mundu mailako 'ransomware' (datuen ziberbahiketa) eraso serio"tzat jo du birusa, baina oraindik ez dituzte biktimak zenbatu.

"Oraindik ezin dugu jakin zenbat biktima kutsatu diren", gaineratu du Europolek, Wannacryk ez bezala, birus honek "deskonexio botoirik ez" duela jakinarazi aurretik.

Europolek kaltetuei gomendatu die erreskaterik ez ordaintzeko, batetik ziberkriminalak ez finantzatzeko, eta bestetik, ez delako frogatu xantaiari men eginda bahitutako datuak berreskuratzen direnik.

Europar Batasunaren agentziak, hala ere, kutsatutako ordenagailuak Internetetik deskonektatzeko aholkua helarazi die agintariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken ordukoa