Mundua -

Creteil, Frantzia

Meskita baten aurrean zeuden hainbat pertsona harrapatzen saiatu da Parisen

'Le Parisien'en arabera, Bataclan aretoan eta Eliseoko Zelaietan izandako erasoengatik mendekua egin nahi zuen erasotzaileak. Ez da zauriturik egon.

Poliziak Louvreren inguruetan, otsaileko erasoaren ondoren. Argazkia: EFE
Poliziak Louvreren inguruetan, otsaileko erasoaren ondoren. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako segurtasun indarrek gizon bat atxilotu dute meskita baten aurrean zegoen pertsona talde bat autoarekin harrapatzen saiatzeagatik, Creteilen, Parisen kanpoaldean, Polizia frantziarrak zabaldu duenez.

Gertaera atzo, ostegunean, 18:30ean izan zen, eta erasotzaileak ez zuen inor zauritu. Erlijio tenpluaren aurrean dauden hesiek geldiarazi dute autoa. Ondoren, Poliziak "arazorik gabe" atxilotu du susmagarria bere etxebizitzan, Poliziak igorritako oharraren arabera.

Michel Delpuech Poliziaren bozeramaileak "irmoki" gaitzetsi du erasoa eta ikerketa abiarazi dutela aurreratu du, besteak beste, "gidariaren motibazioa" argitzeko.

'Le Parisien'en arabera, Bataclan aretoan eta Eliseoko Zelaietan izandako erasoengatik mendekua egin nahi zuen erasotzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Paris azken albisteak Frantzia argazkiak Atentatuak argazkiak Gaurko azken orduko albistea Erlijioa albisteak gaur