Mundua -

Fronte Nazionala

Frantziako Fiskaltzak Marine Le Pen inputatu du bidegabeko jabetzagatik

Europako Parlamenturako aholkulariak kontratatzeko ziren funts publikoekin alderdi politikoarentzat Frantzian lan egin zuen pertsona bat kontratatzea leporatzen diote.

Marine Le Pen Fronte Nazionala (FN) alderdi ultraeskuindarreko burua. Argazkia: Efe
Marine Le Pen Fronte Nazionala (FN) alderdi ultraeskuindarreko burua. Argazkia: Efe
Marine Le Pen Fronte Nazionala (FN) alderdi ultraeskuindarreko burua. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Fiskaltza Marine Le Pen Fronte Nazionala (FN) alderdi ultraeskuindarreko burua inputatu du bidegabeko jabetzeagatik, Europako Parlamentuko lanerako ziren funtsi publikoekin alderdi barrurako pertsona bat kontratatzeagatik.

Le Penek, 2004tik eurodiputatu denak, Catherine Griset kabinete burua Euroganberako diruarekin kontratatu zuelako iritsi da inputazioa, diru hori Parlamenturako aholkulariak kontratatzeko baitzen.

Fiskaltzaren arabera, Grisetek, otsailean inputatu zutenak, ez zituen bete Europarlamentuko zereginak, FNrentzat lan egiten zuelako Nanterreko egoitzan.

Gauza bera gertatu zen Thierry Legierrekin, Le Penek Europarlamentuko diruarekin bizkartzain lanetarako kontratu zuenarekin.

Le Penek ez zien ikerlarien galderei erantzun, eta idatzitako adierazpen bat irakurtzera mugatu zen.

Europako Parlamentuko diru-kontuen arabera, Fronte Nazionalak 5 bat milioi euroko iruzurra egin zuen 2012tik 2015era, Frantzian alderdian lan egiteko beharginak kontratatu zituenean.

Le Penen abokatuak dagoeneko iragarri du helegitea jarriko duela inputazioaren kontra.

FNz gain, MoDem alderdi zentrista, Emmanuel Macron presidentearen aliatua, ere ikerketapean dago antzeko jokabideengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia berriak Eguneko albisteak