Mundua -

Polemika berria

Trumpek hedabideen aurka egin du berriro

"Fake media gu Etxe Zurira heltzea oztopatzen saiatu ziren, baina ni naiz presidentea, eta haiek ez. Guk irabazi genuen, haiek galdu zuten", esan du Twitterren.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak "hedabide lohien" aurka egin du berriro igandean eta, ziurtatu duenez, bere helburuak lortuko ditu eta hedabideek "ezingo dute saihestu".

Argitaratutako txio batean, presidenteak aurreko larunbatean Armadako beteranoen omenezko ekitaldi baten egindako agerraldia publikatu du. Hitzaldi horretan, "fake media isilarazten saiatu" direla adierazi zuen. "Ez diegu utziko, jendeak egia badakielako".

"Fake media gu Etxe Zurira heltzea oztopatzen saiatu ziren, baina ni naiz presidentea, eta haiek ez. Guk irabazi genuen, haiek galdu zuten. Prentsak bere burua suntsitu du urrunegi joan delako", esan du Twitterren.

Hala, gaineratu zuenez, "burutsuak eta azkarrak izan beharrean, aizkorari heldu zioten, eta jendea hasieratik ohartu da". "Hedabide lohiek ez dute inoiz lortuko guk gure helburuak ez eskuratzea, herri estatubatuar handienaren izenean. Hori ez da inoiz gertatuko", azpimarratu du.

"Haien agenda ez da zuen agenda. Ez diot inoiz utziko zuen alde borrokatzeari. Egin beharrekoa betetzen ari naiz merkataritzan, ekonomian, Auzitegi Gorenean, Bigarren Emendakinean, gure Armadan, gure beteranoen alde, eta gure mugetan, horietan markak hautsi ditugu geldialdietan", erantsi duenez.

Txioarekin batera, Trumpek beste mezu bat argitaratu du. Horretan, gif bat zabaldu du, manipulatuta, eta CNNren aurkako erasoa irudikatu du. Horrezkero, ika-mika eta kritika oldea eragin du sare sozialetan.

"Egun tristea da Estatu Batuetako presidenteak kazetarien aurkako indarkeria sustatzen duenean", esan du telebista kateak ohar baten bidez. "Atzerrirako bidaia, Vladimir Putinekin izango duen lehen bilera, harremanak Ipar Korearekin, eta osasun publikoaren proiektua prestatu beharrean, bere karguaren mailan ez dagoen jarrera du", azpimarratu du CNNk.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Twitterreko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Donald Trump albisteak Melania Trump