Mundua -

Krisia Venezuelan

Venezuelako oposizioak erreferenduma deitu du uztailaren 16an

Gobernuak abiarazitako prozesu eratzaileaz eta hauteskundeak deitzeko aukeraz galdetuko diete herritarrei.

Venezuelako oposizioak egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Venezuelako oposizioak egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Venezuelako oposizioak egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako oposizioak erreferenduma deitu du uztailaren 16rako, "herriak bere etorkizuna erabaki dezan".

Horrenbestez, Nicolas Maduroren Gobernuak abiarazitako prozesu eratzailea onartzen duten ala ez eta hauteskundeak deitzeko aukeraz galdetuko diete herritarrei.

"Herriak erabaki behar du Konstituziotik kanpo dauden botere publikoak eraberritzea babestu ala ez; nazio batasunerako gobernu bat eratu behar den ala ez; eta hauteskunde gardenak eta libreak deitu behar diren ala ez", azpimarratu du Julio Borges oposizioko kidea Venezuelako Parlamentuko presidenteak.

Hirugarren galdera bat ere egingo dute erreferendumean, funtzionarioek eta Armadak Venezuelan izan behar duten paperaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Venezuela bideoak Nicolás Maduro gaur