Mundua -

Venezuelako krisia

Oposizioaren erreferenduma Konstituzioaren aurkakoa dela esan du Madurok

Venezuelako presidenteak adierazi duenez, "ezinezkoa da izaera loteslerik ez duen galdeketa publikorik egitea".

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argaia: EFE.
Argazkia: EFE.
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argaia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak adierazi duenez, Botere Elektoralaren esparrutik kanpo dagoen edozein herri galdeketa Konstituzioaren aurkakoa da. Horrela erantzun du Madurok, oposizioak Gobernuak abiarazitako prozesu eratzailearen inguruko galdeketa egingo duela jakinarazi eta ordu batzuetara.

Madurok Kostituzioko hainbat pasarte irakurri ditu bere agerraldian, eta erreferendumak antolatzeko gaitasuna duen erakunde bakarra hauteskundeez arduratzen den Kontseilu Nazionala (CNE) dela adierazi du.

Erreferendumak aurkezteko, mekanismo eta bide instituzionalak erabili behar direla esan du Venezuelako presidenteak. Modu horretan egiten ez diren galdeketak Konstituzioa bortxatzen dutela uste du Madurok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Venezuela