Mundua -

G20-aren goi-bilera

Poliziaren eta manifestarien arteko istilu larriak izan dira Hanburgon

G20 taldearen goi-bilera ostiralean hasiko da Hanburgon. 20 bat manifestazio daude deituta eta 19.000 polizia izango dira kalean.

Istilu larriak Hanburgon G-20ko goi-bileraren bezperan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G20 taldekoen goi-bileraren aurka Hanburgon egindako manifestazio bat indarrez desegin du Poliziak eta istilu larriak izan dira. Biltzarra ostiralean hasi eta larunbatean amaituko da.

Manifestarien artean buru estalita zeramaten mila lagun inguru zihoazela antzeman ostean, Poliziak mobilizazioa geldiarazi du, hasi eta ia berehala, berri-agentziek zabaldu dutenez.

Une horretan sortu dira istiluak. Poliziek kalea itxi dute eta manifestariak objektuak jaurti dituzte agenteen aurka.

"Ongi etorri infernura" goiburua zeraman martxan eragile sozial ezberdinek antolatu dute.

Segurtasun neurri zorrotzak hartu dituzte Hanburgon, goi-bilera dela eta. Gainera Alemania, balizko terrorismo ekintzengatik, alerta egoeran dago. Horrela bada, 19.000 polizia daude Hanburgoko kaleetan.

Datozen bi egunetan, G20aren kontrako 20 bat manifestazio deitu dituzte. Segurtasun zerbitzuen arabera, 8.000 manifestari izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Alemania albisteak Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak