Mundua -

Armagabetze nuklearra

Arma nuklearrak debekatzeko akordioa sinatu dute 122 herrialdek

Potentzia nuklearrek ez dute parte hartu, baita NBEko bost kide iraunkorrak: AEB, Errusia, Txina, Frantzia eta Erresuma Batua.

NBEren artxiboko argazkia. EFE
NBEren artxiboko argazkia. EFE
NBEren artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

120 herrialdek baino gehiagok arma nuklearrak debekatzeko lehen akordio orokorra sinatu dute gaur Nazio Batuen Erakundean (NBE). Itunaren babesleen arabera, erabaki historikoa den arren, potentzia atomiko guztiek oztopatu egin dute. Negoziatzen aritu diren Estatuek onartu dute bozketa bidez: 122 boto alde, bat aurka eta abstentzio bat.

Hitzarmenaren arabera, sinatzaileek ez dute arma nuklearrik edo lehergailu nuklearrik garatuko, erosiko, bilduko eta erabiliko, ezta erabiltzeko mehatxurik egingo ere. Horrez gain, arma nuklearrak dituen herrialderen batek itunarekin bat egin nahiko balu, armategiak aitortu eta deuseztatzeko zer-nolako prozedurak erabili beharko lituzketen zehaztu dute.

Dena den, potentzia nuklearrek ez dute parte hartu, ezta NBEko bost kide iraunkorrek ere: AEB, Errusia, Txina, Frantzia eta Erresuma Batua.

Lehergailu nuklearrak dituzten beste lau herrialdeek ere ez dute bat egin (Ipar Korea, Pakistan, India eta Israel). NATOko kideek ere ez dute onartu, Holandak izan ezik.

Estatu Batuak izan da aurkako iritzia garbien adierazi duen herrialdea. Izan ere, Ipar Korearen mehatxupean jarraitzen duela argudiatuz, babesteko arma nuklearrak behar dituztela defendatu du.

Akordioa irailean sinatuko dute, eta 50 herrialdek berretsi ostean ipiniko dute abian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak