Mundua -

Israel-Palestina gatazka

Israelgo armadak palestinar bi tiroz hil ditu Zisjordanian

Jenineko errefuxiatu-esparruko manifestazio berean 21 susmagarri atxilotu zituzten, denak palestinarrak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo armadak tiroz hil ditu bi palestinar, eta, gutxienez, beste bi zauritu ditu uztailaren 11n Jenineko (Zisjordania) errefuxiatu-esparruan izandako istiluetan.

Armadatik adierazi dutenaren arabera, uztailaren 11ko gauean manifestazioan zeuden palestinarrek agenteei eraso egin zieten. Gau berean, 21 susmagarri atxilotu zituzten, denak palestinarrak.

Maan agentzia palestinarraren arabera, hil dituzten bi gazteek 17 eta 20 urte zituzten. Arin zauritutako lagunak ere adin berdintsukoak direla adierazi du agentziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak Israel albisteak Palestina