Mundua -

Alemania

Atxiloketak Berlinen munduko urrezko txanpon handienaren lapurreta dela eta

Alemaniar hiriburuko Poliziak hainbat pertsona atzeman ditu, Bode museoan duela hiru hilabete eta erdi egindako lapurretaren harira.

Duela hiru hil eta erdi ostu zuten txanpona, Berlingo museo batean. Argazkia: Efe.
Duela hiru hil eta erdi ostu zuten txanpona, Berlingo museo batean. Argazkia: Efe.
Duela hiru hil eta erdi ostu zuten txanpona, Berlingo museo batean. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berlingo Poliziak gaur iragarri duenez, hainbat lagun atxilotu ditu, duela hiru hilabete eta erdi Bode museoan izandako lapurreta ikusgarriaren harira. Munduko urrezko txanponik handiena ostu zuten orduan, ehun kilo baino gehiagoko pisua eta milioi bat dolarreko balio izendatua dituena.

Die Welt egunkariaren arabera, krimen antolatuaren esparru guztietan aritzen den talde bateko kideak dira atxilo hartutakoak, eta Poliziak ezagun zituen.

Halere, oraindik ez dakite non egon litekeen 3,7 milioi euroko balioa duen urre aratzezko txanpona. Winfrid Wenzel Poliziaren bozeramailearen esanetan, ikerketa ildo nagusia da lapurrek txanpona zatitu eta urtu zutela, lapurtu eta berehala, gero metala saldu ahal izateko.

Txanpona 2007an fabrikatu zuen Kanadako Diruaren Errege Etxeak, eta oso edizio mugatuko alea da. Urrezkoa da % 99,999an, eta Elisabet II.aren profila eta Kanadako ikur ohikoa, astigar hosto tipikoa, ditu alde banatan.

2008an, munduko urrezko txanpon handienaren maila aitortu zioten Guinness errekorren liburuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania bideoak