Mundua -

Israel

Hiru palestinar eta bi polizia hil dira Jerusalemen, tiroketa batean

Hiri Zaharrean segurtasun indarrei eraso egin ostean hil dituzte hirurak. Gainera, beste polizia bat arin zauritu da.

Poliziak hiru palestinar hil ditu tiroketa batean. Argazkia: EFE
Poliziak hiru palestinar hil ditu tiroketa batean. Argazkia: EFE
3 palestinar eta 2 polizia israeldar hil dira

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Poliziak hiru palestinar hil ditu Jerusalemen izandako tiroketa batean, eta bi polizia ospitalean hil dira ordu batzuk geroago. Gainera, beste polizia bat ospitalera eraman dute, arin zaurituta.

"Poliziaren kontra tiroka hasi dira, eta agenteek erantzun egin dute. Hiru terroristak armatuta zihoazen. Poliziak tiro egin die, eta hil egin dira", adierazi du Micky Rosenfeld Israelgo Poliziaren bozeramaileak.

Erasotzaileek bi metrailadore, pistola bat eta labanak zeramatzatela esan du Poliziak.

Gertakariak 07:20 inguruan (04:20 GMT) jazo dira, eta Jerusalemgo Hiri Zaharra itxi egin dute, baita Meskiten zabalgunea ere.

Oraingoz ez dute argitu hiru palestinarrak nortzuk diren.

2015eko urriaz geroztik, 265 palestinar, 44 israeldar eta beste nazionalitate batzuk zituzten lau pertsona hil dira gaurkoaren antzeko erasoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak bideoak Albisteak Israel Palestina albisteak