Mundua -

Venezuela

Hildako bat galdeketaren boza-mahai baten parean izandako tiroketan

7.186.170 venezuelarrek parte hartu dute galdeketan, Cecilia Garcia "bermatzaileen batzordeko" kidearen esanetan.

Hautetsontziak prest, oposizioak deitutako herri-galdeketarako. Argazkia: EFE
Hautetsontziak prest, oposizioak deitutako herri-galdeketarako. Argazkia: EFE
Galdeketaren antolatzaileak, oraingoz, pozik

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez lagun bat hil da eta beste hiru zauritu dira Catiako barrutian, bozketa-zentro baten parean jazotako tiroketa batean, Caracasen, Venezuelako Fiskaltzak Twitterren bidez jakinarazi duenez. Galdeketa-kanpainaren arduradunaren arabera, ordea, hildakoak bi dira, eta zaurituak, lau.

"Nicolas Maduroren etsipena handi da: bere talde paramilitarrak bidali ditu Catia herrian hilketak egitera", salatu du Twiterren Henrique Capriles oposizioko buruzagiak. Gainera, eliza baten parean izandako liskarrak ikusgai diren bideoa zabaldu du.

Boza emateko 2.030 zentroak 07:00etan tokiko orduan ireki dituzte (11:00etan, GMT).

7.186.170 venezuelarrek parte hartu dute galdeketan, Cecilia Garcia Arocha Venezuelako Unibertsitate Zentraleko errektorearen esanetan.

Katedraduna Hauteskunde Botereaz kanpo egindako kontsultaren "bermatzaileen batzordeko" kide da eta, azaldu duenez, botoen % 95 zenbatu da dagoeneko, baina ez du emaitza zehaztu.

Hauteskunde Batzordeak eta Nicolas Maduro presidentearen Gobernuak ez dute galdeketa ofizialtzat hartu, eta oposizioaren desobedientzia zibileko ekimen bat da.

Apirilaren 1az geroztik Gobernuaren aurkako protesta oldea bizi du Venezuelak. Gutxienez 94 lagun hil dira Poliziarekin izandako istiluetan.

VENEZUELA ISTILUAK EFE

Poliziarekin izandako istiluetan gutxienez lagun bat hil da. Argazkia: EFE

'Sistema demokratikoaren isla'

Bestalde, "itxurazko hauteskunde-prozesuan" parte hartzera deitu du Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak, ekimen konstituziogilea eta "barne-galdeketa" errefusatzeko asmoz. Ekimen konstituziogilea eta oposizioak deitutako herri-galdeketa aldi berean egingo dituzte, eta hori herrialdearen sistema demokratikoaren isla da, Maduroren iritziz.

"Herritar guztiak deitu nahi ditut igande honetan boza ematera joan daitezela, era baketsuan eta besterarekiko errespetuarekin, inolako jazoerarik gabe, itxurazko hauteskunde-prozesuaren makinak nola funtzionatzen duen ezagutzeko, nortzuk diren hautagaiak, hobeto informatuta egoteko. Bakea eskatzen dut, bakea nahi dut, eta bakea izango dugu", adierazi du presidenteak.

"Talde Demokratikoaren Batzordearen barne-galdeketa deitu du oposizioak", azaldu du Madurok, "oposizioaren alderdiek deitu dute, euren tresna propioekin, eta hauteskunde-zerrendarik, aurretiko eta ondorengo ikuskaritzarik gabe".

Amaitzeko, oposizioak ezarri nahi duen "heriotzaren agenda biolentoa" salatu du; dena dela, "bakea eta lasaitasuna izango dira nagusi", Madurok azpimarratu duenez.

MADURO EFE

Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE

''Normaltasuna eta partaidetza handia''

Venezuelako CNEaren presidenteorde den Sandra Oblitasek adierazi du itxurazko hauteskunde-prozesuan ''normaltasuna'' dela nagusi, eta partaidetza ''handia'' izan dela.

Bestalde, Tareck El Aissami Venezuelako presidenteordeak kritikatu egin du oposizioak deitutako galdeketa, venezuelarrek ''era irmoan arbuiatzen'' duten ekimen ''kolpista'' baten parte baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Venezuela bideoak Nicolás Maduro gaur