Mundua -

2010eko protestak

291 urteko kartzelaldia eta zortzi biziarteko kartzela-zigor, 23 sahararri

Makroepaiketa errepikatu dute, eta oraingoan ere Saleko Apelazio Auzitegiak zigor handiak jarri dizkie Gdaim Izikeko kanpalekua desegin ostean izandako protestetan atxilotutako ekintzaileei.

2010ko protesten irudia. Argazkia: EFE
2010ko protesten irudia. Argazkia: EFE
2010ko protesten irudia. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saleko Apelazio Auzitegiak (Rabaten ildokoa) 23 independentista saharar zigortu ditu gaur, asteazkena, goizaldean, eta biziarteko kartzela-zigorra eta espetxealdi luzeak jarri dizkie, Gdaim Izik deitutako makroepaiketaren baitan.

Oraingo epaiketa abenduan hasi zen, eta auzitegi zibil batean egin dute, Kasazio Auzitegiak Auzitegi Militarrak sahararrei jarritako zigorrak baliogabetu eta epaiketa berria egitea agindu ostean.

Epaimahaiko sei epaileek jarri dituzte epaiak, atzo azken saioa egin eta 14 orduz eztabaidan egon eta gero.

Epaiketan, baina, ez dira akusatuak egon, aurreko maiatzean boikota egitea erabaki baitzuten.

Epaileak biziarteko kartzela-zigorra baieztatu zuen zortzi akusaturen kasuan (Auzitegi Militarrak lehenago jarritakoak), eta zigor ezberdinak jarri dizkie besteei: 30 urteko kartzelaldia jarri die hiruri, 25ekoa bosti eta 20koa beste hiruri.

2010ko protesten irudia. Argazkia: EFE

2010eko protesten irudia. Argazkia: EFE

Gainerako lau auzipetuei lau urte eta erdiko eta bi urteko zigorrak ezarri dizkie, aurretik jarritakoak baino txikigoak, eta, ondorioz, aske utziko dituzte, zigorra beteta baitute dagoeneko.

Epaileak delituak kalifikatu ditu berriz, eta "banda kriminaleko kide izatea" baztertu du akusatu gehienen kasuan, baina "segurtasun indarrei lesioak eta heriotza eragitea" eta hilotzak zatitzea egotzi dizkie hainbat akusaturi.

Hassana Aalia protestagatik zigortu zuten

Hassanna Aalia sahararrak biziarteko kartzela-zigorra jaso zuen aurreko epaiketan, Auzitegi Militarrak emandako ebazpenean, Gdaim Izikeko kanpalekuko protesta baketsuetan parte hartzeagatik. Aaliak Espainiako errefuxiatu politikoaren estatusa lortu zuen iazko urrian.

Epaiketak berme nahikorik izan ez zuela eta ekintzailea torturatu egin zutela salatu zuten Espainiako Estatuko eta nazioarteko hainbat erakundek.

Hassanna Aalia, CEAReko kideekin. Argazkia: EiTB

Hassanna Aalia, CEAReko kideekin. Argazkia: EiTB

Aalia 2011n heldu zen Bilbora, ikasketa beka batekin, eta Euskal Herrian zegoela, bera bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen Marokok. Aaliak asiloa eskatu zuen orduan, baina Barne Ministerioak ukatu egin zion. Auzitegi Nazionalak, ordea, bertan behera utzi zuen, behin-behinean, ekintzailea kanporatzeko agindua, eta errefuxiatu izaera aitortu zion gero.

Auzitegi Nazionalak epaian jaso zuenez, "Barne Ministerioaren ebazpena ez da Zuzenbidearen araberakoa". Horren ustez, "Hassanna sahararren auzian giza eskubideen alde ari den ekintzailea da, eta torturak, irainak eta legez kanpoko atxiloketak jasan ditu, eta Marokora bidaliz gero, arrisku bizian legoke".

Protestak

2010eko azaroaren 8an eta 9an, protesta odoltsuak izan ziren Gdaim Izik, Aaiun eta beste udalerri batzuetan, Gdaim Iziken kanpalekua desegin ondoren.

Liskarretan, Marokok segurtasun indarretako agenteak eta zibilak hil ziren, baina datuak beti izan dira ilunak eta kontrajarriak, neurri handi batean Marokok nazioarteko kazetariei eta gobernuz kanpoko erakundeei sartzea galarazi zielako hainbat astetan.

Marokoko indarrei atxiloketa masiboak eta torturak egitea eta giza eskubideak urratzea leporatu zieten, eta elkartasun oldea eragin zuen nazioartean.

2010ko protesten irudia. Argazkia: EFE

2010eko protesten irudia. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Epaiketak argazkiak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Fronte Polisarioa albisteak Maroko Espetxeen albisteak gaur