Mundua -

AEB

Etxe Zuriko bozeramaileak dimisioa eman du

Donald Trump presidenteak Anthony Scaramucci Komunikazio zuzendari izendatu eta gero eman du dimisioa Sean Spicerrek.

Sean Spicer. Foto: EFE
Sean Spicer. Foto: EFE
Sean Spicer. Foto: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sean Spice Etxe Zuriko bozeramaileak dimisioa eman du, Donald Trump AEBko presidentearekin ados ez dagoelako. Hain zuzen ere, agintariak Anthony Scaramucci Komunikazio zuzendari izendatu duelako utzi du kargua.

Erabakiak larritu egiten du AEBko Gobernuaren krisia.

Agintaldi hasieratik, Trumpen Exekutiboak harreman gatazkatsua izan du hedabideekin, eta presidenteak prentsaurreko gehiago ez emateko mehatxua ere egin du, azkenean hura gauzatu egin ez badu ere.

Gainera, hedabideen albisteen aurrean, Etxe Zuriak "gertakizun alternatiboak" defendatzen dituela adierazi izan dute behin baino gehiagotan Gobernutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gaurko azken ordukoa Donald Trump albisteak