Mundua -

Krisi diplomatikoa

Trumpek 'suz eta amorruz' erantzuteko mehatxua egin dio Ipar Koreari

Horixe esan du AEBko presidenteak Piongiangek misil batean sar daitekeen buru nuklear bat egin duela jakin ostean.

Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: Efe
Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: Efe
Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak ohartarazi du "munduan sekula ikusi ez den suz eta amorruz" erantzungo diela Ipar Korearen mehatxuei, Piongiangek misil batean sar daitekeen buru nuklear bat egin duela jakin ostean.

"Hobe du Ipar Koreak AEBri mehatxu gehiago ez egitea. Munduan sekula ikusi ez den sua eta amorrua aurkituko dituzte", adierazi du Trumpek Bedminsterren egindako agerraldian.

"Mehatxu asko egiten aritu da, normalean baino gehiago", adierazi du Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagiari erreferentzia eginez.

Trumpek horixe adierazi du, erreferentzia konkreturik gabe, baina adierazpenak Ipar Koreari buruzko informazio berriak atera diren egunean iritsi dira.

The Washington Post egunkariak Defentsa Inteligentziako Agentziaren txosten bat argitaratu du, eta Ipar Koreak misil batean sartzeko moduko buru nuklearra egin duela jaso dute bertan.

Gainera, Piongiangek "neurri estrategikoak" eta "ekintza fisikoak" gauzatzeko mehatxua egin du gaur, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak jarri dizkion isunei erantzuteko.

NBEren isunek Ipar Korearen esportazioei eragiten die bereziki, eta lehen misil interkontinentala jaurti zuelako jarri dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Donald Trump albisteak Ipar Korea Albisteak