Mundua -

LURRIKARA

Gutxienez 19 hildako eta 247 zauritu, Txinan izandako lurrikara batean

Sichuango Gobernuak jakinarazi du 30.000 turista baino gehiago ebakuatu dituztela eta beste 10.000 harrapatuta geratu direla inguru horretan, luizien eraginez.

Lurrikara zonalde menditsua batean gertatu da. Argazkia: EiTB
Lurrikara zonalde menditsua batean gertatu da. Argazkia: EiTB
Gutxienez 13 hildako eta 175 zauritu Txinan, lurrikara baten ondorioz

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 19 pertsona hil eta 247 zauritu dira asteazken honetan, Txinako hego-mendebaldean dagoen Sichuan eskualdean izandako lurrikaran, hedabide ofizialek plazaratu dituzten datuen arabera. Hildakoen artean sei turista daude.

Txinako Lurrikara Agentziaren esanetan, seismoak 7 gradu harrapatu ditu; AEBko Geologia Zerbitzuak, aldiz, 6,5ekoa izan dela zabaldu du.

Txinako erakundeak larrialdi maila nagusia (1) jarri du martxan (lau maila ditu guztira), Jiuzhaigou haranean (UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen 1992an) epizentroa izan duen lurrikara gertatu ostean. Gune hori zonalde menditsua da, ur-jauziengatik ezaguna den natura erreserba batetik gertu dago eta urtero turista andana bertaratzen dira. Bertako biztanle gehienak tibetar jatorrikoak dira.

Sichuango Gobernuak jakinarazi du orain arte 30.000 turista baino gehiago ebakuatu dituztela eta beste 10.000 harrapatuta geratu direla inguru horretan, lurrikarak eragindako luizi baten eraginez.

CHINA TXINA LURRIKARA 01 EITB

Lurrikarak kalte ugari eragin ditu. Argazkia: EiTB

Bestalde, Sichuango Suhiltzaileek adierazi dutenez, hainbat turista eskualde horretako hotel baten barruan harrapatuta geratu dira. Haatik, beste 2.800 turista onik atera ahal izan dituzte hotel beretik.

CHINA TXINA LURRIKARA TERREMOTO 03 EFE

Larrialdi zerbitzuak, erreskate lanetan. Argazkia: EFE

Aipatutako lurrikaraz aparte, Txinako agintariek beste lurrikara baten berri eman dute. Bigarren kasu horretan, seismoa Xinjiang eskualdean gertatu da, herrialdearen ipar-ekialdean, aurreko lurrikara gertatu den lekutik 2.000 kilometrora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Albisteak Lurrikarak gaur