Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Txinak 'kontrola' eskatu dio Trumpi, Ipar Korearekin tentsioa baretzeko

Mundua

Gatazka

Txinak 'kontrola' eskatu dio Trumpi, Ipar Korearekin tentsioa baretzeko

Agentziak | Erredakzioa

2017/08/12

Horrez gain, Xi Jinping Txinako presidentearen baieztatu duenez, 'AEBko Gobernuarekin lan egiteko prest' daude, egoera konpontzeko.

1:25
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Koreako penintsularekin bizi duen tentsioa ekiditeko "kontrola dadila" eskatu dio Xi Jinping Txinako presidenteak Donald Trump haren homologo estatubatuarrari, Washington eta Piongiang elkarri egiten ari diren mehatxuak ikusita.

"Gatazkan dauden bi aldeek (AEB eta Ipar Korea) tentsioa areagotzen duten adierazpenak eta ekintzak saihestu behar dituzte", esan du Xi Jinping Txinako presidenteak. Telefonoz hitz egin du Trumpekin.

Halaber, Xik baieztatu duenez, "AEBko Gobernuarekin lan egiteko prest" daude, egoera konpontzeko.

"Txinak eta Ameriketako Estatu Batuek desnuklearizazioa eta bakea nahi dituzte Koreako penintsulan", adierazi du Xik telefonoz izandako solasaldian. Ipar Koreak Guam uharte estatubatuarra bonbardatzeko mehatxua egin eta egun gutxira hitz egin dute bi agintariek.

Hainbat ordu lehenago, "boterea harrokeriaz erakusteko metodo zaharra alde batera uztea" eskatu zion Txinako Kanpo Gaietarako Ministerioak AEBri eta Ipar Koreari, "hitzak eta ekintzak" neurtzeaz gain.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena