Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Trumpek egindako mehatxuaren kontra agertu da Venezuelako oposizioa

Mundua

Venezuela

Trumpek egindako mehatxuaren kontra agertu da Venezuelako oposizioa

Agentziak | Erredakzioa

2017/08/13

Batasun Demokratikoaren Mahaiak ziurtatu du Venezuelan "hauteskunde justu eta askeak" egin behar direla "krisia atzean utzi" ahal izateko.

  • Venezuelako oposizioak egindako protesta bat. Argazkia: EFE

    Venezuelako oposizioak egindako protesta bat. Argazkia: EFE

    Venezuelako oposizioak egindako protesta bat. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Donald Trump AEBko presidenteak Venezuelan ekintza militar bat aurrera eramateko aukera aztertzen ari dela ohartarazi ostean, Venezuelako oposizioko alderdi gehienak barne hartzen dituen Batasun Demokratikoaren Mahaiak (MUD) ohartarazpen hori baztertu du igande honetan. Era berean, uko egin dio Kubak herrialde horrengan egindako "injerentziari", Nicolas Maduroren Gobernuak Venezuelako Armadan eta kanpo politikan esku-hartzen utzi diola iritzita.

Ostiralean egindako agerraldi batean, Venezuelak bizi duen "nahasmen oso arriskutsuarekin" amaitzeko aukera asko dituztela jakinarazi zuen Trumpek, "ekintza militarrarena barne". Hala, AEBk "tropak mundu osoan" dituela azpimarratu duen, "oso urrun dauden tokietan ere". Ildo horretatik, ondorengoa ziurtatu zuen: "Venezuela ez dago oso urruti, eta bertako herritarrak sufritzen eta hiltzen ari dira".

Trumpen adierazpen horien aurrean, Batasun Demokratikoaren Mahaia osatzen duten alderdiek agiri bat kaleratu dute igande honetan. "Inoiz bizi izandako giza tragedia batera eraman gaitu Nicolas Maduroren diktadurak. Orain, munduko potentzia nagusietako batek indarra erabiltzeko aukeraren inguruan egindako mehatxua gehitu behar diogu Venezuelan bizi dugun krisiari", esan du Venezuelako oposizioak.

"Kubak urteak daramatza politikoki eta militarki Venezuelan esku-hartzen. Horrek gure subiranotasunean eta independentzian eragin izateaz gain, Gobernuaren aldetik jasotzen dugun errepresio eta indarkeriaren oinarrietako bat da hori" dio Batasun Demokratikoaren Mahaiak  zabaldutako testuak.

Era berean, petrolioarekin lotutako fakturetan eta aktiboen azken prezioan esku-hartzea leporatzen dio oposizioak Gobernuari. Gainera, nazioarteko harremanei dagokienez "moral bikoitza" izatea egotzi dio, eta, jarrera horrek, ondorio negatiboak dituela gaineratu du.

Hala, Venezuelak bizi duen "krisia atzean utzi ahal izateko hauteskunde justu eta askeak egin" behar direla dio oposizioak. Ildo horretatik, "orden konstituzionala berrezarri eta nazioarteko herrialdeekin harremanak hobetu" ahal izango direla ziurtatu du Batasun Demokratikoaren Mahaiak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

orain albiste

Athletic-Panathinaikos, Aste Nagusiko egitarauan

Kirola

Liga Europa (osteguna, 20:45)

Athletic-Panathinaikos, Aste Nagusiko egitarauan

Albiste gehiago

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena