Mundua -

Estatu Batuak

Charlottesvilleko ustezko erasotzailea, epailearen aurrean

James Alex Fieldek 20 urte ditu, eta hilketa delituaz gain, zauri larriak eragitea leporatu diote, faxismoaren aurka larunbatean egindako martxan.

James Fox Feild. EFE
James Fox Feild. EFE
James Fox Feild. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

James Alex Fieldek gaur deklaratuko du epailearen aurrean, larunbatean Charlottesvillen faxismoaren aurkako martxa batean hainbat pertsona nahita harrapatu izana leporatuta. Emakume bat hil eta beste 19 zauritu izana egotzi diote.

20 urte ditu Fieldsek. Hilketa delituaz gain, zauri larriak eragitea eta erasoaren tokitik alde egitea leporatu diote. Charlottesvilleko epaitegian deklaratu beharko du gaur. Bestalde, AEBko Justizia Sailak ikerketa federala abiatu du, gorroto delituagatik.

Agintariek azaldu dutenaren arabera, Heather Heyer (32 urte) Fields gidatzen ari zen autoak harrapatuta hil zen, larunbatean Charlottesvillen neonaziek eta Ku Klux Klan taldeko jarraitzaileek deitutako elkarretaratearen aurkako protestan.

Guztira 30 pertsona zauritu ziren. Horrez gain, helikopteroz ingurua zaintzen ari ziren bi polizia hil ziren, istripua izan ostean. Zurien nagusitasunaren aldekoek deitutako elkarretaratzean hasi ziren liskarrak. Robert E. Lee jeneral konfederatuaren estatua kendu izana salatu nahi zuten.

Virginiako Poliziaren esanetan, oraindik ez da argitu zergatik harrapatu zituen Fieldsek antifaxistak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak albisteak Gaurko azken orduko albistea